ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN
Errugbia

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN

Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da

Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du Hondarribiako hondartzan Errugbi Txapelketa. Uztailaren 6an ospatuko dute eta hiru modalitateetan eman daiteke izena: senior mailan (emakume, gizon edo talde mistoetan), emakumeen mailan edota beteranoen mailan.

Pasa den urteko partehartze handiaren ondotik, aurten ere Errugbi Txapelketa antolatuko du Txingudi Rugby Taldean Hondarribiako hondartzan. Zazpigarren edizioa izanen da aurtengoa eta goiz osoko egitaraua antolatu dute. 10:00etatik 15:00etara izanen dira lehian izena ematen duten talde desberdinak. Tartean, 11:30ean, Hernaniko taldeak errugbi inklusiboko erakustaldia egonen da. Dena bukatuta, hirugarren denbora izanen dute errugbilariek, baita epaile eta antolatzaileek ere, DJ Asuncionen musikaren laguntzaz.

Hemeretzi taldek hartu zuten parte lehengo urtean, inoizko kopururik handiena, eta aurtengoan zifra hori gainditzeko helburua izanen du klubak. Horretarako, taldeak hiru modalitatetan eman dezakete izena: senior mailan (emakume, gizon edo talde mistoetan), emakumeen mailan edota beteranoen mailan. Jokalari bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan (30€ uztailaren 2tik aitzinera izena emanez gero), eta trukean, edizio honetako kamiseta, hana eta edaria emanen zaie.

Aurtengo aldaketa nagusia txapelketa babesle gehiagorekin antolatu dela da. Kirol Aukera eta Bidassoa Basque Brewery gehitu dira txapelketa laguntzera. Kartela berriz, Judas Arrieta artistak egin du berriz ere.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen: https://www.txingudirugbyclub.eus/beach

Udan ere errugbia praktikatzeko aukera

Txingudi Rugby Klubak udan ere kirol hau praktikatzeko aukera eskainiko du, “TxingUda!” programaren barrenean. Uztailaren 2tik aitzinera eskainiko da, abuztura bitarte, eta 8-14 eta 13-18 urte arteko haur eta gazteei bideratua egonen da.

Ttikienenek errugbia praktikatzeaz gain, joko kooperatiboak, kirol ekintzak, ur jolasak, txangoak eta hainbat jarduera gehiago eginen dituzte Plaiaundin, dinamizatzaile euskaldunek gidatua, naturarekin harremanetan eta elkarren arteko errespetua, elkartasuna eta laguntasuna sustatuz. 9:00etatik 13:00etara ospatuko dira jarduerak.

Gazteek aldiz, errugbiarekin lotutako ariketak, prestaketa fisikoa eta teknifikazioa landuko dute Donibane-Lohitzuneko Saint-Jean-de-Luz Olympique taldeko teknikarien laguntzarekin, 10:30etatik 12:30etara ospatuko diren saioetan.

Izen emateak astez aste egin behar dira eta asteko 65€-ko prezioa izanen du, txikien taldearen kasuan, eta asteko 50€-koa handienen kasuan. Bi programetan beherapen ezberdinak daude eskuragarri. Informazio osoa eta izen emateak esteka honetan egin daitezke: https://www.txingudirugbyclub.eus/txinguda

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN
Errugbia

ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN

Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen da

Txingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du...

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBAK BERE EGUNA OSPATUKO DU BIHAR

Plaiaundin elkartuko dira adin guztietako errugbilariak arratsaldean partiduak jokatzeko

Denboraldia bukatuta, eta hau bera ospatzeko, Txingudi...

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA
Errugbia

BIOK TXINGUDI EUSKAL LIGAKO B MULTZOKO TXAPELDUNORDEA

Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia

Ligako...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN NEURKETA JOKATUKO DU ASTEBURUAN

Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia

Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA
Errugbia

TXINGUDI/BAZTAN TALDEA GIPUZKOAKO B MULTZOKO TXAPELDUNA

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia

Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN
Errugbia

TXINGUDI/BAZTANEK B MULTZOKO FINALA JOKATUKO DU BIHAR PLAIAUNDIN

La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan

Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika