Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
01 Abu, 2019 Euskal Herriko Traineru Txapelketa, Arrauna, Hondarribia, Go Fit Hondarribia
Klubak mendeurrena ospatzen zuen egunean, Euskal Herriko Traineru Txapelketa Hondarribiako uretan jokatu zen eta Go Fit Hondarribiak bere zalegoaren aurrean garaipena eskuratu zuen, bigarrena jarraian
Hondarribia Arraun Elkarteak 50 urte betetzen zuen eta horren inguruan, Euskal Herriko Traineruen Txapelketa Hondarribiko itsasoan antolatzeko erabakia hartu zuen Euskal Herriko Traineruan Federakuntzak. Duela asko horrelako txapelketa ez zela Bidasoako bailaran jokatzen eta Mikel Orbañanosen arraunlariak ez zuten aukera desaprobetxatu euren zalegoaren aurrean arraunak gora eta Euskal Herriko Txapelketaren Ikurriña astintzeko.
Gipuzkoako txapelketan Orio gailendu zen Hondarribitarren aurretik eta bigarren postu horrek, atzo jokoan jarri zen ikurriñan ohorezko txandan lehiatzeko baimendu zituzten. Hauekin batera, Urdaibai eta Santurtzi aritu ziren, baina lauetan azkarrenak Hondarribitarrak izan ziren, Itsaso mugitu batean sekulako ikuskizuna emanez. Santurtzi helmugaratu zen bigarren ohorezko txandan eta estropada osoan azken postuan egon arren, azken luzean Urdaibai Orioren aurretik iritsi zen.
Hala ere, sailkapen nagusia ez zen horrela bukatu, bigarren txandatik zenbait traineruk oso la nona burutu zuten eta lehen txandako zenbait traineru aurreratu zituzten. Hala nola, Zierbena izan zen lehen txandako azkarrena eta bigarren izateko balio izan zitzaion Santurtzi gailenduz, Ondarroak estropada bikaina egin zuen eta laugarren postuan bukatu zuen Urdaibairen aurretik eta Donostiarra seigarren izan zen Orioren aurretik. Azkena, ARC ligako liderra den Zarautz iritsi zen, test polita izan zen Zarauztarrentzat, izan ere, Eusko Label Ligara igotzeko playoffak jokatzeko postuetan daude momento hauetan.
Emakumezkoetan, Orio garaile eta Hondarribiak ezin izan zen podiumera igo
Gizonezkoetan Hondarribia garailea izan bazen, emakumezkoetan zailtasun handiekin eta hortzak esgtutu ondoren Orio nagusitu zen. Arraun Lagunak lehen txandatik estropada bikaina egin zuten eta esan bezala, oriotarrek asko lehiatu behar izan zuten bandera astintzeko. Donostiarren ondoren, lehen txandatik ere Hibaika izan zen hirugarren, eta gutxigatik laugarren postuan ohorezko txandan aritu zen Hondarribia Bertako Igogailuak trainerua iritsi zen. Ez zen espero zuten estropada izan, bigarren postuan bukatu zuten Gipuzkoako Txapelketan eta zalegoari estropada on bat eskeintzeko esperantza zuten, baina aurretik aipatu bezala, soilik laugarren postua eskuratu ahal izan zuten. Hori bai, 0,5 segundurengatik ez zuten brontzezko domina lortu, bigarren luzean sekulako lana burutu zuten Iker Cortesen arraunlariek.
Ondoren, lehen txandan aritutako Zumaia, Kaiku eta Isuntza sailkatu ziren eta azken postuan, ohorezko txandan aritutako Ondarroa iritsi zen.
Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
Bermeo eta Portugaleteko azken estropadetan laugarren eta hirugarren izan ondotik, Hondarribiak bostgarren postuan bukatu du Liga
Euskolabel Ligako...