FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an, Taxoaren Osasuna Promesas taldearen kontra. Bi taldeak puntuak batzeko beharretan daude, sailkapeneko jeitsiera postuetatik aldentzeko, eta biak ere gogor lehiatuko dira irabazteko. Neurketa 16:00etan hasiko da eta talde txuribeltzak zaleen babesa hurbil sentituko du.

Pasa den igandeko Unionistas de Salamancaren kontrako garaipena gibelean utzi dutela erran du Fran Justo entrenatzaileak. Konfiantza eman badie ere, jardunaldi berri bati egin beharko dio aitzin Real Unionek asteburuan eta horri begira daude aste hasieratik. “Garaipen gehiago behar ditugu. Badakigu exijentzia handia dela eta ezin garela erlaxatu”, dio Justok. Gaineratu duenez, “astea ongi joan da. Motza izan da, baina lan karga banatu behar dugu eta hori egin dugu lehiaketara ongi ailegatzeko”.

Osasuna Promesas “beharretan” dago talde txuribeltzaren gisan, eta hori lortzeko irundarren “onena exijituko dute”. Prestatzaileak azaldu du aurkariak “erritmoa ezarriko duela” eta bisitariak “konzentratuta” egon behar dela jokaldi guztietan hiru puntuak eskuratzeko. Entrenatzaileak “partidu berdindu bat eta borrokatu bat” espero du eta irabazteko, talde txuribeltzak “eurengan pentsatu” behar dutela azpimarratu du.

Denboraldiko azken bost jardunaldiak geratzen dira urte bukatzeko, eta Justok dio “bost aukera” bezala hartuko dituztela. Horietan gainera, zaleen babesa ezinbertzekoa izanen da, bihar izanen dutenaren antzekoa. Iruñeara joanen dira zaleak bihar eta entrenatzaileak eskatu duenez, euren “laguntza eta bultzada” behar dute neurketaren momentu guztietan. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika