GABONETAKO KROSAK 2021era ARTE ITXARON BEHARKO DU

Covid-19a dela-eta, Bidasoa Atletiko Taldeak urtero gabonak partean antolatzen duen lasterketa bertan behera uzten da.

Denok espero genuen albistea bete egin da. Bidasoa Atletiko Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi du urtero antolatzen duten Gabonetako Krosa eta Super Amara Gabonetako Krosa Txiki lasterketak, egungo egoerak baldintzatuta, bertan behera uztera behartuak ikusi direla.

Lasterketako segurtasuna lehenetsi nahaian, Bidasoa Atletiko Taldeak hilabeteak zeramatzan egungo egoerara egokitutako araudiak eta protokoloak lantzen; alabaina, egungo egoera zein den kontuan izanik, horrelako ekitaldi bat antolatzeko une egokia ez dela pentsatuta, gustuko ez duten albiste hau eman behar izan dute.

Bada, urtero eskualdeko ehundaka pertsona biltzen dituen lasterketa 2021era arte itxaron beharko du. Iritsiko dira garai hobeak eta horietan, Bidasoa Atletiko Taldeak atletismoko probak antolatzen jarraituko du. 

MOTORRA HARTU DU ARANTZA ATERATZEKO

Teresa Errandoneak denboraldiko marka onenarekin (8:06’’) eta bigarren postuan bukatu du Madrilgo Indoor Meetinga

Arantzak azkar ateratzea omen da...

SENSORE MADARIKATUA

Epaileek Teresa Errandoneak irteera faltsua egin zuela adierazi eta final-erdietan Pista Estaliko Espainiako Txapelketatik kanporatu zuten

Bidasoa...

5 ATLETA PISTA ESTALIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAREN BILA

Asteburu honetan, Bidasoa Atletiko Taldeak aspaldi begiz jota duen lehiaketa batean parte hartuko du: Pista Estaliko Espainiako Txapelketa...

DOMINAK BIDASOA ATLETIKO TALDEARENTZAT

Iker Arotzenak, luzera jauzian, eta Eva Queimañok, pentathloi proban, lehen postua eta hirugarren postua erdietsi zuten 23 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketa...

BIZKOR DABIL ETA BIZKORRAGOA IZAN NAHI DU

 Teresa Errandoneak Ganten jokatu zen Falnders Indoor Meetingeko 60 metro hesidunen proba irabazi zuen. Orain arteko markarik onena lortu zuen...

HITZORDU GARRANTZITSU UGARI DITU B.A.T-ek ASTEBURUAN

Teresa Errandonea Ganteko Flanders Indoor Meetingean parte hartuko du eta talde irundarreko 7 atletek 23 urtez azpiko Txapelketa Estatalean arituko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika