HAIMAR ETXEBERRIA BIGARREN VALENTZIAKO ITZULIAN

Txirrindulari irundarrak bere erregulartasuna erakutsi zuen Valentzian eta sailkapen orokorrean bigarren postua eskuratu zuen

Haimar Etxeberriak (Caja Rural-Alea) Valentziako Itzulian parte hartu zuen asteburuan. Lau etapak osatzen zuten itzulia eta denetan lehen hamarren artean helmugaratu zen txirrindulari irundarra. Erregulartasun horrekin, 23 urtez azpiko mailan laster egiten duen lehendabiziko urtean, Etxeberriak sailkapen orokorreko bigarren postuan bukatu zuen Valentziako Itzulia.

Lehen etapan, Valentziatik Vilamarxantera zihoana, Haimar Etxeberria seigarren postuan helmugaratu zen, Oded Kogut israeldarraren denbora berean. Bigarren jardunaldian berriz, pelotoiak El Garbí mendatea igo zuen etaparen bukaeran, eta honek txirrindulariak banatu zituen. Helmugara iritsi zen lehen talde horretan Haimar Etxeberria sartu zen eta bostgarren postua eskuratu zuen, Thibaud Saint-Guilhem (AVC-Aix en Provence) irabazletik hiru segundu bakarrera.

Hirugarren egunean Valentziako Itzuliko etapa nagusia ospatu zen, denetatik luzeena. Hemen sailkapen orokorra jokatzen ari ziren mutilek egin zituzten lehen mugimenduak eta beraien artean erabaki zen etapako garailea zein izango zen. Hain zuzen ere, Andrea Montoli (Eolo-Kometa) izan zen irabazlea eta Haimar Etxeberriak beste bostgarren postu bat eskuratu zuen, italiarra baino 34 segundu beranduago helmugaratuta.

Azkenik, laugarren etapan, Kogutek lehen eguneko garaipena errepikatu zuen, itzuli guztiko etaparik lauenean. Etxeberria zazpigarren postua eskuratu zuen azken sprintean, israeldarraren denbora berean helmuga gurutzatu ondoren. Sailkapen orokorrean berriz, Lizarteko Pablo Carrascosak eraman zuen garaipena eta Haimar Etxeberria bigarren postuan bukatu zuen bere lehen Valentziako Itzulia. Podiumeko hirugarren koskan, Francisco Peñuela (Drone Hopper-GSport) sailkatu zen.

Txirrindulari irundarrak bere erregulartasuna erakutsi zuen Valentziako Itzulian eta egindako lanak sailkapen orokorreko merituzko bigarren postu hori lortzea erraztu zion. 23 urtez azpiko mailan laster egiten duen lehen urtea da Etxeberriarentzat eta maila horretan ongi egokitu dela argi gelditu da. 

PATXI VILA KLASIKOA OSPATUKO DA IGANDEAN HONDARRIBIAN

Goizeko 8:00etan hasiko da, Hondarribiako hondartzatik, 107 kilometroko lasterketa

Hondarribian bizikletaren...

HAIMAR ETXEBERRIA BIGARREN VALENTZIAKO ITZULIAN

Txirrindulari irundarrak bere erregulartasuna erakutsi zuen Valentzian eta sailkapen orokorrean bigarren postua eskuratu zuen

ESPAINIAKO ITZULIA IGANDERO EKITALDIAREN PROTAGONISTA

Espainiako Itzuliaren bostgarren etapa Irundik abiatuko da, eta horren harira aste honetako Iganderoren protagonista izanen da

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika