Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
26 Abu, 2024
Uraren egoerak baldintzatuta, hondarribitarrek Kontxako sailkapenean dute dagoeneko begirada
Ondarroan eta Getarian ospatu dira Kontxako estropadaren aitzineko azken hitzorduak. Euskolabel Ligan Urdaibai guztiz nagusitu den asteburuan, Hondarribiak beherakada izan du. Ondarroan hamargarren postua eskuratu zuen eta Getarian berriz, seigarrena. Uraren egoerak erabat baldintzatu zuen arraunlari guztien lana eta hondarribitarrei ere eragin ziren. Hala ere, hau ahantzi eta Kontxako sailkapenean dute dagoeneko begirada.
Larunbatean Ondarroan itsaso mugituarekin jokatu zen bertako bandera. Getaria izan zen nagusitu zena, Orio eta Ondarroaren aitzinetik. Hondarribia hamargarren postuan sailkatu zen. Biharamunean, Getarian izan ziren estropadak eta hor ere itsasoak eragina izan zuen. Donostiarra izan zen garaile atzo goizean Getariako uretan, Urdaibai eta Zierbenaren aitzinetik. Hondarribiak seigarren postua eskuratu zuen.
Sailkapen orokorrean, Urdaibaiek lortu du dagoeneko aurtengo denboraldiko Euskolabel Ligako garaipena, Zierbenari 26 puntu aterata eta 34 Donostiarrari. Hondarribia berriz, bostgarren postuan sailkatu da, 154 punturekin guztira.
Euskolabel Liga baztertuta, Kontxako sailkapenari begira daudela kontatu du Iñigo Vertiz Hondarribia Arraun Elkarteko teknikariak. Asteazkenean jokatuko dute, 18:00etan. Biharamunean, emakumeen txanda izanen da ordu berean. Kontxa berriz, iraileko lehen bi igandetan jokatuko da, iraialaren 1ean eta 8an.
Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
Bermeo eta Portugaleteko azken estropadetan laugarren eta hirugarren izan ondotik, Hondarribiak bostgarren postuan bukatu du Liga
Euskolabel Ligako...