Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban
Pasa den...
21 Eka, 2022
Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik
Pasa den igandean, ETE Ligako lehen jardunaldia jokatu zen Pasaian, Hernani Arraun Elkarteak antolatuta. Hondarribiako neskak hasiera bikaina eman zioten denboraldiari eta lehen postuan amaitu zuten estropada, Deusto eta Hibaika traineruen aurretik.
Hondarribiako taldeak lehen txandan parte hartu zuen, Castro eta Hernanirekin batera. Hasieratik nagusi izan ziren hondarribitarrak eta bigarren ziabogan alde handia atera zion Hernaniri, 32 segundukoa hain zuzen ere. Hala ere, berdeak beste bi txandetako emaitzen esperoan zeuden.
Horrela, bigarren txandan Hibaika nagusitu zen eta hirugarrenean berriz, Deusto. Nahiz eta bietatik inork ez zuen Hondarribia garaitu, hirugarren eta bigarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren. Sailkapen nagusia horrela gelditu zen lehen jardunaldia jokatu ondoren:
1. Hondarribia 11.21.62
2. Deusto 11.30.97
3. Hibaika 11.31.62
4. Ondarroa 11.41.61
5. Hernani 11.53.06
6. Zarautz 11.56.97
7. Zumaia 12.02.33
8. Castro 12.11.37
9. Portugalete 13.13.00
Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban
Pasa den...
ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak
Atzo goizean, ekainak 26,...
Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena
Bihar, ekainak...
Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik
Pasa den...
Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan
Atzo, ekainak 12,...