JULEN AGINAGALDE BIDASOAKO KIROL ZUZENDARIA IZANGO DA
Eskubaloia

JULEN AGINAGALDE BIDASOAKO KIROL ZUZENDARIA IZANGO DA

Jokalari irundarrak urte bat gehiago emango du Bidasoan jokatzen, “kamiseta zintzilikatu” baino lehen

Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria izango da datorren denboraldian. Horrela jakinarazi dute Gurutz Aginagalde presidenteak eta Julen Aginagalde berak gaur goizean egin duten prentsaurrekoan. Bertan, gainera, Aginagaldek Irungo klubean urtebete gehiago jokatuko duela adierazi dute, baita horren ondoren jokalari moduan erretiroa hartuko duela ere.

Gurutz Aginagalde Bidasoako presidenteak gaur goizean izendapen baten berri eman du. Hain zuzen ere, talde irundarreko jokalaria den Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria izango dela argitu du. Gainera, prentsaurrekoa aprobetxatuta, Aginagalderen urtebeteko kontratu luzapenaren berri ere eman du, baita honen ondoren jokalari moduan bere ibilbidea profesionalari agur esango diola. Klubeko lehendakariak aipatu duenez, “klubarentzat berri pozgarria da hau. Taldeari ekarpen handia egiten dion jokalaria da, esperientzia handia baitu partidu garrantzitsuetan”.

Julen Aginagalde ere oso pozik azaldu da etxeko taldean erretiroa hartuko duelako: “Urte honen ondoren, kamiseta zintzilikatuko dut eta etxeko klubean hau egitea harro egoteko modukoa da. Oso pozik nago honengatik”. Datorren denboraldian jokalaria izateaz gain, Aginagalde Bidasoa Klubeko kirol zuzendaria izango da eta bi lanak uztartu beharko ditu. Urte honetan, dagoeneko, kargu berri honen nondik norakoak aztertzen egon da eta “bi lanak aldi berean egitea zaila bada ere, ilusio handiarekin” aurrera eramango dituela onartu du. 

JACOBO CUETARA: “ONGI DEFENDATZEKO GAI IZAN BEHAR GARA, SENDO, ETA MAILA ALTUA MANTENDU PARTIDU GUZTIAN ZEHAR”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ONGI DEFENDATZEKO GAI IZAN BEHAR GARA, SENDO, ETA MAILA ALTUA MANTENDU PARTIDU GUZTIAN ZEHAR”

Bidasoak Puente Genil bisitatuko du ortzirale honetan, martxoaren lehenean, 20:00etan

Bidasoa Irunek ortzirale honetan, martxoaren 1ean, bisitatuko...

BIDASOAK URREZKO BI PUNTU BATU ZITUEN LOGROÑOREN KONTRA
Eskubaloia

BIDASOAK URREZKO BI PUNTU BATU ZITUEN LOGROÑOREN KONTRA

Igande arratsaldean ospatu zen Bidasoaren eta Logroñoren arteko neurketa eta etxekoek sailkapeneko bigarren postua segurtatzeko aukera izan zuten...

JACOBO CUETARA: “DEFENTSAN SENDO IBILTZEA ETA ERASOAN AKATSIK EZ EGITEA IZANEN DIRA GAKOAK”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “DEFENTSAN SENDO IBILTZEA ETA ERASOAN AKATSIK EZ EGITEA IZANEN DIRA GAKOAK”

Bidasoak Logroño jasoko du igande honetan, otsailaren 25ean, Artalekun 20:00etan

Bidasoak neurketa garrantzitsua izanen du asteburu honetan etxean,...

BIDASOAK BERTZE BI PUNTU BATU ZITUEN VALLADOLIDEN
Eskubaloia

BIDASOAK BERTZE BI PUNTU BATU ZITUEN VALLADOLIDEN

Partidu parekatu baten ondotik, bi golengatik irabaztea lortu zuen Jacobo Cuetararen taldeak Atletico Valladoliden etxean (33-35)

Bidasoak bertze...

JACOBO CUETARA: “PARTIDU BEREZIA DA, BAINA GARRANTZITSUENA LIGAKO BIGARREN POSTUA MANTENTZEA IZANEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “PARTIDU BEREZIA DA, BAINA GARRANTZITSUENA LIGAKO BIGARREN POSTUA MANTENTZEA IZANEN DA”

Bidasoak Torrelavega jasoko du ortzirale honetan, otsailaren 9an, Artalekun

Bidasoak Artalekun jokatuko du ortzirale honetan, otsailaren 9an,...

BIDASOAK BARÇA ESTUTU ZUEN ASOBAL LIGAKO BIGARREN ITZULIAREN HASIERAN
Eskubaloia

BIDASOAK BARÇA ESTUTU ZUEN ASOBAL LIGAKO BIGARREN ITZULIAREN HASIERAN

Talde irundarrak 30-23 galdu bazuen ere, bere mailarik onena erakutsi zuen Palau Blaugranan

Bidasoak Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika