Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek
Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...
16 Api, 2024
Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan
Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean, eguzkia eta beroa nagusitu ziren egunean. 464 korrikalarik lortu zuten helmugaratzea eta horien artean, Maddalen Jimenez beratarra izan zen herriko lasterketa irabazi zuena. Gizonetan aldiz, Iñaki Olanok lortu zuen garaipena.
497 lasterkarik hartu zuten irteera igandean Berako Mendi Maratoi Erdian. Tenperatura altuek baldintzatu zuten ibilbidea eta 464 korrikalarik lortu zuten lasterketa bukatzea. Berezia izan zen aurtengo edizioa, izan ere, lehen aldiz beratar batek lortu zuen lasterketa irabaztea: Maddalen Jimenez Andresek (2.12.17). Emakumeen kategorian, bigarren postuan, Itxaro Zabaleta leitzarra ailegatu zen (2.14.09), eta hirugarren postuan Maud Combarieu (2.16.09).
Gizonetan aldiz, Iñaki Olanok irabazi zuen (1.44.53), Damien San Martin (1.46.33) eta Xabier Maciasen (1.47.20) aitzinetik. San Martin bera izan zen tarteko helmugako 150 euroko saria eraman zuena eta taldeka, Hiru Herri nagusitu zen.
Gazte Trailean, Markel Barriok irabazi zuen proba Oihan Pikabea beratarraren eta Xabier Azconaren aitzinetik, 17 eta 18 urteko kategorian. Ibilbide bereko 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, gizonezkoetan Iker Sánchezek eta emakumezkoetan Lide Lizeagak irabazi zuten.
Emaitza guztiak eskuragarri esteka honetan: https://pb-organisation.com/resultats/berako-mendi-maratoi-erdia-2024/
Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek
Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...
Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak
Sanpedro eta sanmartzial...
3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak
San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...