Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
12 Abu, 2019 Hondarribia, arrauna, Eusko Label Liga, Euskotren Liga, Go Fit Hondarribia, Hondarribia Bertako Igogailuak
Ama Guadalupekoa trainerua denboraldiko hirugarren ikurriña eskuratu zuen Ondoarroako uretan eta igandean etxean bostgarren bukatu zuten. Euskotren Ligan Orio bilakatu da txapeldun eta Hondarribiak asteburua hasi zen egoera berdinean jarraitzen du
Mikel Orbañanosen mutilek emanaldia eman zuten Ondarroako ur mugituetan. Brankaz eta poparean eguneko onenak izan ziren Ama Guadalupekoako arraunlariak eta horren ondorioz denboraldiko hirugarren ikurriña erdietsi zuten. Go Fit Hondarribiak 19’52’’92ko denbora egin zuen eta bere txandan aritu zen Santurtzi taldea zazpi segundutan garaitu zuten.
Oriok denboraldiko egunik kaxkarrena izan zuen, izan ere, ohorezko txandan estropada osoan hirugarren joan ondoren, Zierbenak azken luze ikaragarri batean aurreratu eta hirugarren postua lapurtu zion. Hondarribiarentzat emaitza bikaina zen, bandera eta sailkapen nagusian hurbiltzea, igandean jarraipena eman ez izana.
Bigarren txandan Urdaibai Avia izan zen azkarrena eta bostgarren izateko balio izan zitzaion. Hauen atzetik, Donostiarra, etxean aritu zen Ondarru eta Cabo iritsi ziren. Beste bizkaitar batek agindu zuen lehen txanda, Kaikutarrak izan ziren azkarrenak, Lekittarrak azken luzean San Pedro aurreratu zuen eta hamargarrena izatea lortu zuten, horrela, azken bi postuak San Pedrorentzat eta Astillerorentzat izan ziren.
Horiek larunbateko estropadaren ingurukoak, igandean Eusko Label Liga Bidasoa bailarara bidaiatu zuen, Hondarribira eta espigoia urtero bezala berdez jantzi zen. Uretan ordea Orioren horiak agindu zuen. Hasieratik ohorezko txanda irabazteko gogoekin ikusi zitzaien ‘San Nicolas’ ontziko mutilei eta luze guztietan abantaila eutsi ondoren, Hondarribiko Ikurriña Oriora eraman zuten. Igandeko bigarren sailkatua Urdaibai izan zen, bigarren txandan bikain aritu zen eta Santurtziren aurretik bukatzea lortu zuen. Laugarrena bigarren txandako traineru bat izan zen ere, Donostiarrak Hondarribiak jasandako hiru segunduko penalizazioa baliatu zuen etxekoak aurreratzeko. Ondarroa izan zen eguneko seigarrena eta ohorezko txandan aritu zen Zierbenari aurrea hartu zion. Cabo izan zen zortzigarren Lekittarraren aurretik eta Kaikuk hamargarren bukatu zuen. Berriro ere, eguneko azken bi sailkatuak San Pedro eta Astillero izan ziren.
Horrela aurkitzen da Eusko Label Ligako sailkapen nagusia Zarauzko estropadaren bikoitzaren aurretik:
Orio Euskotren Ligako txapeldun berria, Hondarribia egoera berdinean
Beste asteburu borobil bat izan zen Oriorentzat. Ondarroan eta Hondarribian garaipena eskuratu eta gero Euskotren Ligako txapeldun berriak dira oriotarrak. Lan asko egin ondoren, Zumaiak eta San Juanek lortutako txapelketa irabaztea lortu dute ere.
Larunbatean eta igandean ere, Arraun Lagunak bukatu zuten bigarren, baina aldaketak hirugarren eta laugarren postuetan suertatu ziren. Ondarroan, Ama Guadalupekoako arraunlariak Donostiarra baino hobe aritu ziren, eta Hondarribian alderantziz gertatu zen, Donostiarrak hondarribitarren urduritasunak baliatu zituzten estropadako sailkapenean aurreratzeko. Horrela, sailkapenak berdin jarraitzen du, Orio txapeldun, Arraun Lagunak bigarrena eta Donostiarra eta Hondarribia hirugarren eta laugarren dira hurrenez hurren. Bi estropada gelditzen dira Euskotren Liga bukatzeko eta bi puntuko distantzia du Hondarribiak mailaz jeisteko playoffak ekiditeko. Zarauzko bi estropadetan Donostiarraren aurretik bukatuz gero, Hondarribia Bertako Igogailuak Euskotren Ligan mantenduko lirateke.
Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio...
Bermeo eta Portugaleteko azken estropadetan laugarren eta hirugarren izan ondotik, Hondarribiak bostgarren postuan bukatu du Liga
Euskolabel Ligako...