REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70), Cabo, Gordo, Martínez-Barranco; Letamendia (Tellechea, min. 76), Fernández (Sainte-Rose, min. 76), Corvo (Arteaga, min. 62), Capelete, Delpuerto (López, min. 62); Ortiz.

Ordizia KE: Arizmendi (Iriarte, min. 46); Galparsoro, Fernández, Revilla, Azkunaga; Altuna, Vega, Mendizabal, Orrigain, Aranburu (Erauskin, min. 76); Armendariz.

Emaitza (1-1): 0-1, Mendizabal (min. 48); 1-1, Dolado, de penalti (min. 90).

Epailea: Aitor Fernández Brión. Txartel horia atera die Letamendiari (30. min.), Delpuertori (35. min.), Martínez-Barrancori (67. min.) eta Lópezi (92. min.) Real Unión Roca taldean eta Revillari (85. min.) eta Altunari (90. min.) Ordizia KE taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 30. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Unionek bana berdindu zuen pasa den asteburuan Ordiziaren kontrako partiduan. Aurkariak sartu zuen lehen gola eta talde txuribeltzak, neurketaren azken minutuan, penalti baten bitartez emaitza berdintzea lortu zuen, baita jardunaldiko puntuak banatzea ere.

Golik gabeko lehen zatia jokatu zuten bi taldeek Galeko anexoan. Bigarren zatian, aldiz, bisitarien gola ailegatu zen. Ordiziak, 48. minutuan, aitzindu zen markagailuan Mendizabalek sartutako golari esker. 90. minutuan berriz, etxeko Doladok penalti baten bitartez, neurketa berdintzea lortu zuen eta horrela, puntuak banatu zituzten bi taldeen artean.

Honen ondotik, Carlos Garciaren mutilak sailkapeneko zazpigarren postuan daude, 43 punturekin guztira. Hurrengo asteburuan berriz, Tolosa CF bisitatuko dute.

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika