Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen
Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...
25 Urr, 2022
Ur bizietako piraguistek 24 domina irabazi zituzten guztira, urrezko eta zilarrezko zazpina eta brontzezko hamar
Santiagotarrak klubeko ur bizietako kirolariek Eslalon Olinpikoko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten asteburuan Orthezeko kanalean. Bertan, taldekako lehen postua eskuratzeaz gain, piraguistek 24 domina irabazi zituzten guztira, urrezko zazpi, zilarrezko bertze zazpi eta brontzezko hamar.
Urrezko dominak eskuratu zituzten kirolariek hauek izan ziren: Lauren Lacabane K1 kadetean, Aitor Iriondo K1 juniorrean, Xabier Manterola K1 beteranoan, Maialen Olaso C1 juniorrean, Oier Diaz C1 kadetean, Haritz Azanzak, Mikel Ormazabalek eta David Perezek osatutako patruila C1 seniorrean eta Unai Santa Cruzek, Lauren Lacabanek eta Oier Diazek osatutako patruila K1 kadetean.
Zilarrezko domina berriz, Unai Santa Cruzek K1 kadetean, Xuban Portosek K1 seniorrean, Haritz Azanzak C1 seniorrean, Izar Garciak K1 juniorrean, Javier Arruabarrenak, Aitor Iriondok eta Oscar Garciak osatutako patruilak C1 juniorrean eta Oier Amianok, Oier Olasok eta Asier Martinezek osatutako patruilak K1 kadetean, irabazi zuten.
Azkenik, hirugarren postuan sailkatu ziren Oier Diaz K1 kadetean, Javier Arruabarrena K1 juniorrean, Haritz Azanza K1 seniorrean, Izar Garcia C1 juniorrean, Lauren Lacabane C1 kadetean, Javier Arruabarrena C1 juniorrean, Mikel Ormazabal C1 seniorrean, Maialen Olaso K1 juniorrean, Asier Lopez, Julen Luna eta Telmo Franco K1 kadetean eta Xuban Portos, Unai Lazkanotegi eta Aimar Arana K1 seniorrean.
Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen
Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...
Piraguista irundarrak 500 metroko K4 kategoriako finala jokatu zuen eta merituzko zortzigarren postua eskuratu zuen
Aitor Gorrotxategi piraguista...
Harrobiko infantil eta alebin mailako kirolariek hartu zuten parte Ur lasaietako probetan
Irunen ospatu zen, pasa den larunbatean, Gipuzkoako Eskolarteko...
500 metroko K4 kategorian lehiatuko da Gorrotxategi
Ur lasaietako Santiagotarrak klubeko Aitor Gorrotxategi Hungarian ospatzen ari den Munduko Kopan...
Aimar Modenesek eta Alex Aranak ere garaipena eskuratu zuten maila berean
Santiagotarrak-Urbycolan taldeko piraguistek Muiñosen (Galizia) ospatu zen...
Emakume kadeteek 500 metroko K2 eta K4an brontzezko bi domina irabazi zituzten eta Asier Bulmanek zilarrezkoa paracanoen
Espainiako Kadete mailako...