SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa den igandean, martxoaren 24n, Trintxerpen. Bost kilometroko ibilbidea duen lasterketa izan zen eta bertan, Santiagotarrak taldeko piraguistak izan ziren lan ona eginez. Guztira, urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten kirolariek eta horrela, Irungo klubak lehen postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean.

Gizonetan, jubenil mailan, Alex Arana eta Markel Juaristi izan ziren garaileak. Kadete mailan berriz, Ibai Aranak eta Lukas Cabezonek lortu zuten urrezko domina. Senior mailan, azkenik, Aitor Gorrotxategi eta Beñat Arsuagak hirugarren postua eskuratu zuten. Emakumeetan, kadete mailan, Nora Arana eta Eider Cecilia izan ziren podiumeko lehen koskara igan ziren piraguistak, eta ondoan, bigarren postuan, June Arrastua eta Katixa Franco izan zituzten. Jubenil mailan berriz, Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea izan ziren lehenak eta Jone Palenzuela eta Enara Nuñez bigarrenak.

K2 mistoen kategorian, kadeteetan, Katixa Franco eta Ibai Aramburu izan ziren urrezko domina poltsikoratu zutenak, eta Lukas Cabezon eta June Arrastua zilarrezkoa. Senior mailan azkenik, Maialen Vitora eta Aimar Modenes ere lehenak izan ziren eta Ane eta Unai Amostegi anai-arrebek hirugarren postua eskuratu zuten.

Joku Olinpikoetako sailkapen frogak

Asteburu honetan, hitzordu garrantzitsua izanen dute Santiagotarrakeko zenbait piraguistek. Martxoaren 30ean eta 31, Seu D´Urgellen, Joku Olinpikoetarako sailkapen frogak ospatuko dira. Bertan, jubenil eta senior mailako plaza olinpikoak banatuko dira. 

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...

SANTIAGOTARRAK-EKO UR BIZIETAKO ETA UR LASAIETAKO KIROLARIEK HITZORDU BANA IZANEN DUTE BIDASOAN

Larunbat honetan, goizez Euskadiko Kopa jokatuko dute eta arratsaldez, Piraguismoko Federazioko kontrolak izanen dituzte

Bidasoa ibaia bi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika