TARAZONA ETA REAL UNIONEN ARTEKO NEURKETA BERTAN BEHERA
Futbola

TARAZONA ETA REAL UNIONEN ARTEKO NEURKETA BERTAN BEHERA

Euriteen ondorioz, zelaiak ez zituen jokatzeko eta jokalarien segurtasuna bermatzeko beharrezko baldintzak betetzen

Tarazona eta Real Unionek elkarren kontra jokatu beharreko denboraldiko bostgarren jardunaldia bertan behera gelditu zen. Pasa den larunbatean, irailaren 21ean, ospatu behar zen neurketa, baina egun horretako euriteen ondorioz, Tarazonako zelaiak ez zituen jokatzeko eta jokalarien segurtasuna bermatzeko beharrezko baldintzak betetzen. Horregatik guztiagatik, bi taldeek jardunaldia bertan behera uztea erabaki zuten eta bertze data batean ospatuko da bostgarren jardunaldiari dagokion partidu hau. Oraindik konfirmatu gabe badago ere, baliteke urriaren 23an, asteazkenean, ospatzea neurketa.

Mikel Llorente Real Uniongo entrenatzailea:

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika