ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN SARAKO IZARREN AURKA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN SARAKO IZARREN AURKA

Larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, Sarako zelaian jokatutako partidua 57-20ko markagailuarekin amaitu zen

Zaisa Txingudi taldeak larunbatean izan zuen denboraldiko bosgarren hitzordua Sarako zelaian, bertako taldearen aurka. Nahiz eta bidasoatarrak gogoz eta intentsitatzez jokatu, antolakuntza faltak eta defentsa gutxi zaintzeak zigortu egin zuen taldea eta Sarako Izarrak hori aprobetxatuta, puntuak gehitzen joan ziren.

Lehen zatitik Txingudik zigor golpe gehiegi jaso zituen, Sarako taldeak aprobetxatu zituenak lehen puntuak lortzeko. Horrela, neurketa hasi bezain laster, 3-0ko markagailua erdietsi zuten etxekoek. 8. minutuan txartel horia jasotzen ere lehendabizikoak izan ziren eta bost minutu beranduago, kanpokoei ere txartel bera atera zieten. Jarraian, Sarako mutilak markagailuan aldea irekitzea lortu zuten, entsegura iritsi eta 10-0koa erdietsiz. Bide berean jarraitu zuen jokoak ondorengo minutuetan, eta etxekoek gero eta zulo handiagoa irekitzen joan ziren, alde zabalena 36. minutuan lortuz, 38-0 markagailuarekin. Atsedenalda hasi aurretik, Bidasoakoek zigor kolpe bat aprobetxatuz arratsaldeko lehenbiziko hiru puntuak lortu zituzten.

Bigarren zatian berriz, Txingudi indarberritu eta partidua menderatzen hasi zen. 43. minutuan Poncinik, bigarren aldiz, beste hiru puntu erdietsi zituen taldearentzat, eta zazpi minutu beranduago, jokalari berak 38-13ko markagailuan lortu zuen. 50. minututik aurrera, partiduaren tentsioa areagotu zen eta Bidasoak beste jokalari bat galdu zuen aldi baterako. Sarakoek orduan, beraien 6. entsegua emanez, 45-13koa markatu zuten.

Hurrengo minutuetan, kanporaketak izan ziren nagusi. Etxeko jokalari baten egindako plakaketa arriskutsu baten ondorioz, bertako hiru jokalari eta kanpoko beste jokalari bat kanporatu zituzten txartel gorriarekin. Segidan, kiroltasunaren aurkako beste jokaldi batengatik, talde bakoitzeko jokalari bana atera zituzten zelaitik, eta falta gehiegi egiteagatik ere beste batek txartel horia jaso zuen. Tirabira hauen ondoren, Txingudik indarra hartu zuen berriro ere eta 45-20koa erdietsi zuen. Hala ere, partidua amaitzeko bost minutu geratzen zirenean, Sarako taldeak bi entsegu lortu eta 57-20ko markagailua ezarrita.

LA UNICA TALDEA TXINGUDIRI NAGUSITU ZITZAION PLAIAUNDIN
Errugbia

LA UNICA TALDEA TXINGUDIRI NAGUSITU ZITZAION PLAIAUNDIN

Larunbatean jokatutako partidua 3-98ko markagailuarekin amaitu zen 

Larunbat arratsaldean, urez eta lokatzez...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN SARAKO IZARREN AURKA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN SARAKO IZARREN AURKA

Larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, Sarako zelaian jokatutako partidua 57-20ko markagailuarekin amaitu zen

Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK BERA BERA B-REN AURKA GALDU ZUEN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK BERA BERA B-REN AURKA GALDU ZUEN

Lehia bizian jokatutako partidua 3-8ko markagailuarekin amaitu zen

Larunbat arratsaldean Zaisa Txingudi taldeak hitzordua izan zuen Plaiaundin Bera...

ELORRIO MENDERAEZIN
Errugbia

ELORRIO MENDERAEZIN

Euskadiko Senior Ligako bigarren jardunaldian “gehiegizko belarrondokoa” jaso zuen Plaiaundin Txingudi Errugbi Klubak, Elorriok 14-81 garaitu...

HASTEKO, JIPOIA
Errugbia

HASTEKO, JIPOIA

Atletico San Sebastianen aurka Donostian Euskadi Senior Ligako irekiera neurketa jokatu eta galdu zuen Txingudi Errugbi Klubak (48-11).

Denboraldi berriko...

BURUA ALTXA EZIN
Errugbia

BURUA ALTXA EZIN

Hendaiako Estadioak denboraldiko hirugarren porrota jasan zuen asteburuan Soustonsen aurka (38-26), bigarrena jarraian. 

Hendaiako Estadioak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika