Espainiako 2.Txapelketako irabazlea izan zen Alex Prior. Espainiako Txapeldun bilakatzeko azken jardunaldia apirilaren 24ean jokatuko du,...
29 Mar, 2021
Espainiako 2.Txapelketako irabazlea izan zen Alex Prior. Espainiako Txapeldun bilakatzeko azken jardunaldia apirilaren 24ean jokatuko du, Donostian.
Pasaden astean ezagutu genuen Irungo Gladius Esgrima Taldea eta asteburu honetan, azpimarratzekoa den lehen emaitza iritsi zaigu. Alex Prior esgrimalaria, Irungo Gladius Esgrima Taldeko entrenatzailea, esgrima egokituko Espainiako 2.Txapelketako garaile bilakatu da. Ciudad Realen jokatu zen, baina Espainiako Txapelduna nor izango den eta Europako Txapelketarako txartela nortzuk erdiesten duten apirilaren 24ean Donostian erabakiko da. Alex Priorrek bi lorpen horientzako aukerak mantentzen ditu.
Irungo Gladius Klubeko entrenatzailea den Alex Prior Esgrima Egokituko Espainiako 2.txapelketan lehiatu zen asteburuan, sable modalitatean, eta, esan bezala, garaipena erdietsi zuen. Final-laurdenetara asalto bakar bat galdu gabe iritsi zen eta final laurdenetan 15-6 garaitu zuen Club Esgrima Valladolideko Garrido esgrimalaria. Final-erdietan, etxean lehiatzen zen Molinari 15-5 irabazi zion eta finalean, A Coruñako Fernandez esgrimalaria 15-3 mendean hartu zuen.
Apirilaren 24ean Espainiako Txapelketako azken jardunaldia izango du Priorrek eta lortutako emaitzaren arabera, Espainiako garaikurra eta Europako Txapelketan lehiatzeko aukera lor ditzake.
Espainiako 2.Txapelketako irabazlea izan zen Alex Prior. Espainiako Txapeldun bilakatzeko azken jardunaldia apirilaren 24ean jokatuko du,...
Ikasturte erdia baino gehiago kirol jarduerarik gabe egon ondoan, Irungo haurrek otsailaren 22an berrekin zioten Eskola Kirola jarduerari. Era berean, azken asteetan ari dira kirol talde gehienek...
2024ko Pariseko Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoetan kirolarien nazioarteko delegazioen prestakuntza zentro izateko bere burua aurkeztu du.
2024an mundu...
Otsailaren 6 eta 7a bitarte, Gipuzkoa eta Nafarroako zaldizko onenak Jaizubian bilduko dira Gipuzkoako txapelketako garaikurra lortzeko.
Gipuzkoako...
Urtarrilaren 2 eta 3ko jarduandien ostean, Ricardo Juradok, Espainiako Federazioko Zaldi-jauzien hautatzaileak, Jaizubiako Zaldi Eskolan bi klinik berri eskainiko...
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Klubean aritzen den Maialen Ramosek, asteburuan Madrilgo Barajas hirian jokatu den Espainiako txapelketan, brontzezko domina...