Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
12 Api, 2021
Espainiako Duatloi Txapelketan 25-29 urteko adin-tarteko lehen sailkatua izan zen.
Urteak Sevillan aritu ostean, etxera bueltatu da Beñat Bengoetxea. Kirol-proiektuak eta proiektu pertsonalak tarteko, Hondarribian ari da korrika eta txirrindularitza uztartzen duen kirola entrenatzen. Asteburuan zehar, Asturiaseko Aviles hirian izan zen Espainiako Duatloi Txapelketan parte hartzen eta 25-29 urteko adin-tarteko denborarik onena erdietsi zuen.
Garai zailak dira kirol-ekitaldiak aurrera eramateko eta egiten direnak osasun-arauak errespetatzeko kontu handiarekin egiten dira. Horregatik, ez-ohiko Espainiako Duatloi Txapelketa jokatu zuten. Duatloilariak banan banan eta hamar segunduro irten ziren irteera lerrotik, erlojupekoa balitz bezala. Sprint modalitatean jokatu zen txapelketa: hasieran, parte-hartzaileek 5 kilometro egin behar zuten lasterka; ondoren, 20 kilometro txirrinda gainean; eta azkenik, 2,5 kilometro bete behar izan zuten korrika.
Bengoetxeak lan bikaina egin zuen, kronoa 1:02:15-eko denboran geratu zuen. Lehen bost kilometroak 3:1min/km denboran egin zituen, txirrindan aritutako 20 kilometroak 36km/h batazbestekoan gauzatu zituen eta azkeneko 2,5 kilometroak 3:15min/km erritmoan egin zituen. Dena eman behar izan zuen duatloilari hondarribiarrak; izan ere, bigarren postuan bukatu zuen Juan Ojangurenek berak baino bi segundu mantsoago bukatu zuen proba. Podiuma Alberto Blazquezek osatu zuen, 1:02:41-eko marka egin zuelarik.
Bada, lasterketen denboraldia bide onetik hasi du Beñat Bengoetxeak. Isbilya Sloopy Joe’s Triatloi Taldearekin lehiatu zen Avilesen, baina adi aurki pistarako jauzia emango duela; horretarako, Bidasoa Atletiko Taldearen elastikoa jantziko du.
Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait neska-mutiko Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren, emaitza onak lortuz
Zumarragan ospatu zen pasa den asteburuan...
Estatuko hiru minima lortu zituzten atleta gazteek, baita domina andana bat ere
Azpiko mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan...
Inge Garayalde alebina Gipuzkoako txapeldunorde izan zen eta Iker Anaut infantila hirugarren postuan sailkatu zen
Gipuzkoako eskolarteko...
Horrez gain, mutilen B taldea bostgarren sailkatu zen eta neskenak laugarren, bederatzigarren eta hamaseigarren, hurrenez hurren
Bidasoa Atletiko...
Bi taldeak ere maila mantentzeko lehian arituko dira ekainaren 11n, hirugarren eta azken jardunaldian
Bidasoa Atletiko neskek eta mutilek...