BAT-EK HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea

Pasa den larunbat eta igandean, Gipuzkoako Txapelketa absolutua ospatu zen Anoetan. Bertan, Bidasoa Atletiko Taldeak hemeretzi domina eskuratu zituen, taldeka lehendabiziko postua eskuratzeaz gain.

Bidasoa Atletiko Taldeko neska-mutikoek lan ederra egin zuten asteburuan Anoetako pistan. Bakarka lortutako emaitzek taldeka lehendabiziko postuan geratzea ahalbidetu zion klubari, Tolosaren aurretik. Gainera, bakarka partehartze handia izan zen eta hemeretzi domina lortu zituzten guztira klubeko atletek.

Alde batetik, urrezko hiru domina lortu zituzten Unai Gonzalezek (4,60 metro pertika-jauzian), Izaskun Sanzek (3:08,14 minutuko denbora 1000 metroetan) eta Jon Mateyk (1,90 metro altura jauzian, saltorik onena izan zena).

Taldeak zilarrezko beste zazpi domina ere eskuratu zituen: gizonezkoen taldeak 4x100 metroetan 47,83ko denborarekin (Jonvi Dendaluzek, Jon Gajatek, Markel Garranchok eta Beñat Miquelarenak), emakumezkoen taldeak 4x100 metroetan 49,83ko denborarekin (Nora Aramendiak, Leire Martiarenak, Izaro Pagazaurtunduak eta Nerea Sorondok), Irati Errok (3:19,86ko denbora 1000 metroetan), Aritz Zuazok (1,76 metro altuera jauzian), Imanol Gilek (10,14 metro pisu jaurtiketan, jaurtiketa onenarekin), Eunate Martinezek (1,65 metro altuera jauzian) eta Malen Orduñak (3,80 metro pertika-jauzian).

Azkenik, bederatzi brontzezko domina ere eskuratu zituzten zenbait atletek: Elene Casadok (3:21,12 minuto 1000 metroetan), Maider Navarrok (18,38 metro xabalina-jaurtiketan), Mikel Aguirrebeñak (15:41,15 minuto 5000 metroetan), Nikolas Gomezek (1,76 metro altuera jauzian), Mikel Agirrek (6,59 metro luzera jauzian), Mae Mendiburuk (1:00,08 minuto 400 metroetan), Naia Lorentek (1,62 metro eta marka pertsonal onena altuera jauzian), Elaia Tapiak (5,47 metro luzera jauzian, 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketan sartzea ahalbidetu ziona) eta Maialen Diazek (21,50 metro disko jaurtiketan).

Hurrengo asteburuan, BAT-ek Euskadiko Txapelketan izango du hitzordua, Durangon. Gainera, hemendik bi asteetara, Ligako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko du taldeak.

ELISA GONZALEZEK ETA IBAI MAKAZAGAK IRABAZI ZUTEN IRUNGO KROSA

Irungo lasterketa ezagunaren 52. edizioa ospatu zen igande goizean eta Gonzalezek eta Makazagak eskuratu zuten garaipena maila absolutuan

BEÑAT ELZO LASTERKETA AZAROAREN LEHENEAN OSPATUKO DA

Adela elkarteari bideratuko zaio zazpigarren edizio honetan biltzen den diru guztia

Beñat Elzo mendi lasterketa...

DONIBANE LOHIZUNE-HONDARRIBIA LASTERKETAK BERE 23. EDIZIOA OSPATUKO DU IGANDEAN

Donibane Lohitzunetik atera eta Hondarribiako Arma Plazan helmugaratuko dira korrikalariak

Igande honetan,...

SARA VILLASANTEK ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBAK IRABAZI ZUTEN TXINGUDI KORRIKA

Hanbike modalitatean, Ion Galarraga izan zen lehen postuan helmugaratu zena

Urriaren 1ean ospatu zen Txingudi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika