BATEKO 20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEAK EUREN FINALEKO GARAILEAK IZAN ZIREN

Maila bereko gizonezkoak berriz, zortzigarren postuan sailkatu ziren

Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko emakume eta gizonek Espainiako Txapelketako finalak lehiatu zituzten Durangon eta Madrilen. Lehenak B finaleko talderik onenean aritu ziren eta garaipena eskuratu zuten bertan, Espainia guztiko kluben artean bederatzigarren postua lortuz. Gizonezkoek berriz, A finalean parte hartu zuten eta zortzigarren postuan sailkatu ziren azkenik.

BATeko emakumeak B finaletako lehenenenan sailkatu ziren eta bertan, txapelketa borobildu zuten. Zoiti eta Real Sociedad kluben aitzinetik sailkatu ziren eta beraz, garaipena eskuratu zuten. Horrez gain, Espainiako klub guztien artean bederatzigarren sailkatu ziren.

Urrezko domina eskuratu zutenen artean, Leire Martiarena egon zen, 200 metroko lasterketan (26,51 segundu). Horrez gain, Izaskun Sanzek ere garaipena eskuratu zuen, 800 metroko lasterketan (2:20,97 minutu), baita Irati Errok (1500m 5:18,48) eta Aiala Ramosek ere (jabalina jaurtiketa, 29,40m). Azkenik, bi erreleboetan ere lehen postuan sailkatu ziren BATekoak: 4x100m (Martina, Alaine, Leire eta Laia), eta 4x400m (Uxue, Nahia, Nerea eta Eider).

Gizonezkoak Espainiako zortzigarren

BATeko gizonezkoek ere zortzigarren postua eskuratu zuten Espainiako Txapelketan Madrilen. Hala ere, seigarren postua hagitz hurbil eduki zuten eta emaitza indibidualetan ere, garaipen landuak eskuratu zituzten. Lehen postuetan Mario Estanga nagusitu zen, pertigan 4,46 metroko langa gaindituz. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika