BEÑARDO GARCIAK JASOKO DU IRUNGO URREZKO DOMINA
Eskubaloia

BEÑARDO GARCIAK JASOKO DU IRUNGO URREZKO DOMINA

Irungo Udalak Bidasoa Kirol Klubeko ohorezko presidenteari sari hau ematea erabaki du

Irungo Udalak Irungo Urrezko Domina bereizgarria emanen dio Beñardo Garciari, Bidasoa Kirol Klubeko ohorezko presidenteari. Udaleko Bozeramaileen Batzordeak jaso zuen eskaera hau eta, aste honetako bilkuran, taldeak aho batez erabaki du sari hau Garciari ematea.

Beñardo Garcia Echeverriak jasoko du Irungo Udalak ematen duen Irungo Urrezko Domina saria. Bidasoa Irunek Irungo Udalari helarazi zion bereizgarri hau presidente ohiari emateko proposamena eta alkateak eskaera hori Bozeramaileen Batzordera eraman zuen. Hauek aho batez onartu zuten Bidasoak egindako proposamena eta beraz, urtarrilean osoko bilkuran erabakia formalizatu ondotik, otsailean ekitaldi instituzional batean emanen zaio Garciari saria.

Bidasoa Kirol Klubeko ohorezko presidentea da Beñardo Garcia. Hiru aldiz izan da klubeko lehendakaria (1979/1987, 1988/1992 eta 1994/1999) eta Irungo eskubaloiaren hamarkada loriatsua ia guztian izan zen arduradun, 1987etik 1997era hain zuzen ere. Urte horietan guztietan klubeko lehen taldeak bi liga, Europako Kopa, Errekopa bat, bi Errege Kopa eta ASOBAL Kopa bat lortu zituen, Irun eta Artaleku goi-goian utzita.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak nabarmendu duenez, "hiriak beti zor izango dio esker ona Beñardori, nekaezin jardun baitu Irungo kirolaren eta eskubaloiaren alde. Haren izena, eta berarekin joan ziren pertsona guztiena, betirako lotuta egongo da Bidasoa zale guztien etapa zoriontsu eta ilusionagarrienetako batekin. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, bidezkoa baita eta merezita baitauka, hiriak bere bereizgarri nagusia emango dio, hiri honetako balioak oso ondo ordezkatzen ditu eta: lana, apaltasuna eta Irunekiko harrotasuna”.

Gurtz Aginagalde CD Bidasoako oraingo presidenteak ere eskerrak eman nahi izan ditu bere proposame kontuan hartzeagatik: "Irungo Udalari, Jose Antonio Santano alkatea buru, eta Bozeramaileen Batzordeari, aho batez, Urrezko Domina emateagatik, gure hiriko sari nagusia baita. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, proposamena babestu duten klubeko presidente ohiei (Manolo Lopez, Emilio Visiers, Javier Sesma eta Jose Angel Sodupe); hiriko, eskualdeko eta Gipuzkoako entitateei”. Gainera, “Real Union Club, Bidasoa Atletiko Taldea, Leka Enea TM, SD Santiagotarrak, Hondarribia AE eta Real Sociedad de Futbol” ere eskertu nahi izan ditu, "bai Beñardoren garaian, bai egun klubarekin harreman estua” dutelako.

MARKO JEVTIC BIDASOAN ARITUKO DA HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

MARKO JEVTIC BIDASOAN ARITUKO DA HELDU DEN DENBORALDIAN

RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere

Bidasoa Klubak...

BIDASOAK BIHAR HASIKO DU DENBORALDIKO BIGARREN ITZULIA
Eskubaloia

BIDASOAK BIHAR HASIKO DU DENBORALDIKO BIGARREN ITZULIA

Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko

Bidasoak bihar emanen dio...

ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU
Eskubaloia

ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU

2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio

Bidasoa...

TAO GEY-EMPARANEK BIDASOAN JARRAITUKO DU 2025ERA BITARTE
Eskubaloia

TAO GEY-EMPARANEK BIDASOAN JARRAITUKO DU 2025ERA BITARTE

Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen

BIDASOA TOLOSAKO TXAPELKETAN GARAILE
Eskubaloia

BIDASOA TOLOSAKO TXAPELKETAN GARAILE

Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen

ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ
Eskubaloia

ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ

Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika