BIDASOA HIRUGARREN POSTUAN EGONKORTU DA
Eskubaloia

BIDASOA HIRUGARREN POSTUAN EGONKORTU DA

Pelisterren kontra 29ko berdinketa erdietsi ostean, puntu bat gehiagorekin itzuli da taldea etxera

Bidasoak hilabete bateko atsedenaldiari hasiera eman zion atzo gauean, Pelister taldearen kontra jokatu ondotik. Ipar-Mazedonian jokatu zuten bidasotarrek urteko azken neurketa, EHF-ko Multzo Faseko seigarren jardunaldia hain zuzen ere. Jacobo Cuetararen mutilek mazedoniarren aurka Artalekun jokatutako partida erraz irabazi bazuten ere, itzulerako norgehiagoka parekatua izan zen eta emaitzan islatu zen. Izan ere, 29nako berdinketarekin bukatu zen Bitolan jokatutako aurrez aurrekoa.

Neurketaren lehen zatian etxekoen nagusitasuna agerian gelditu zen markagailuan. Lehen berdinketen ostean, Pelister jarri zen aurretik eta errenta irekitzen hasi zen. Azken berdinketa 15. minutuan eman zen, 10-10ekoa. Hortik aitzinera berriz, mazedoniarrek euren alde jarri zuten partidaren emaitza eta 17-12koa lortu zuten lehen ordu erdia bukatu aitzinetik. Hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen Bidasoak alde hori gol bakarrera murriztea lortu zuen, Asier Nietori esker eta beraz, 17-16koarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatian, neurketari buelta eman eta Jacobo Cuetararen mutilak izan ziren partida gidatu zutenak. Jokoa hobetuz eta aurkariaren ahuleziak aprobetxatuz, aurretik jarri ziren bidasotarrak eta hauek ere tartea irekitzen hasi ziren. Ander Ugarteren golari esker, Bidasoak bi puntuko aldea erdietsi zuen 40. minutuan. Hala ere, berdinketa iritsi zen berriro ere markagailura, 27nakoarekin. Bidasoak, azken bost minutuetan, 0-2ko partziala egin zuen eta neurketa bere alde bukatuko zela uste zutenean, aurkariak 29nako berdinketa jarri zuen behin-betiko.

Markagailu honekin, Bidasoak puntu bat gehiago batu du EHF-ko Multzo Faseko sailkapenera, eta hirugarren postua egonkortzea lortu du. Atsedenaldia hasita, talde irundarrak 7 puntu ditu guztira. Lehen postuan Füchse Berlin dago, 12 punturekin, eta bigarrenean, Skanderborg-Aarhusen, 8 punturekin. Orain geldialdia etorriko da taldeentzat eta Munduko Txapelketa bukatu ondotik, berriz ere iritsiko da lehia Artalekura. Hain zuzen ere, otsaileko lehen asteburuan izanen da hau, Plenitude ASOBAL Ligako Benidorm-en kontrako neurketarekin.

MARKO JEVTIC BIDASOAN ARITUKO DA HELDU DEN DENBORALDIAN
Eskubaloia

MARKO JEVTIC BIDASOAN ARITUKO DA HELDU DEN DENBORALDIAN

RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere

Bidasoa Klubak...

BIDASOAK BIHAR HASIKO DU DENBORALDIKO BIGARREN ITZULIA
Eskubaloia

BIDASOAK BIHAR HASIKO DU DENBORALDIKO BIGARREN ITZULIA

Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko

Bidasoak bihar emanen dio...

ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU
Eskubaloia

ANDER UGARTEK ESKUBALOIA UTZIKO DU

2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio

Bidasoa...

TAO GEY-EMPARANEK BIDASOAN JARRAITUKO DU 2025ERA BITARTE
Eskubaloia

TAO GEY-EMPARANEK BIDASOAN JARRAITUKO DU 2025ERA BITARTE

Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen

BIDASOA TOLOSAKO TXAPELKETAN GARAILE
Eskubaloia

BIDASOA TOLOSAKO TXAPELKETAN GARAILE

Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen

ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ
Eskubaloia

ESTEBAN SALINAS BIDASOAN ARITUKO DA BI DENBORALDIZ

Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika