Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
21 Abu, 2023
Finalean Helvetia Anaitasunaren kontra gailendu zen, 32-30eko markagailuarekin
Bidasoak 28. Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa berenagatu du asteburuan, bigarren aldiz segidan. Ortziralean, abuztuaren 18an, hasi zen txapelketa Donostiako kiroldegian eta Logroño La Rioja taldeari irabazi ondotik (29-25), larunbatean (abuztuaren 19an) Helvetia Anaitasuna hartu zuen mendean, final estu batean.
Jacobo Cuetararen taldea aurredenboraldian murgilduta dago eta lehiaketarako martxa hartzeko, zenbait lagunarteko jokatu ditu azken aldian. Pasa den asteburuan, zehazki, Egiako 28. Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa jokatu zuen, Logroño, Limoges eta Anaitasunaren kontra. Ortziralean, abuztuaren 18an, hasi zen lehiaketa eta Logroñori irabazi ondotik, Bidasoak Anaitasuna hartu zuen mendean larunbateko finalean.
Berdintasuna izan zen nagusi Anaitasunaren kontrako finalean. Nafarrek lehen zatia bi goleko aldearekin bukatu zuten (15-17) eta Bidasoari hau konpontzea egokitu zitzaion azken ordu erdian. Helburua beteta, Cuetararen mutilak 4-0eko partziala egin zuten eta neurketa euren alde jarri zuten. Aitzinetik egon ziren orduz geroztik markagailuan, nahiz eta hurbiletik segitu zien Anaitasunak. Azkenik, 32-30eko markagailuarekin, Egiako Txapelketa bidasotarrentzat izan zen bigarren aldiz segidan.
Hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu zituzten Logroñok eta Limoges-ek. Logroñok Bidasoaren kontra galdu egin zuen ortziralean (29-25) eta Limoges-ek ere porrota jaso zuen Anaitasunaren kontrako partiduan (34-35). Azkenik, talde frantsesa izan zen hirugarren postuan sailkatu zena, 22-29 irabazi baitzien errioxarrei.
Heldu den asteburuan, Bidasoak Torrelavegan jokatuko du lehiaketa berri bat. Oraingo honetan, etxeko taldea, Balonmano Nava eta Abanca Ademar leon izanen ditu aurkari.
(Argazkia: Haimar Marcos)
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...