BIDASOAK EHF EUROPEAN LEGUEKO AURKARIAK EZAGUTZEN DITU
Eskubaloia

BIDASOAK EHF EUROPEAN LEGUEKO AURKARIAK EZAGUTZEN DITU

Pfadi Winterthur, Tatran Presov, Füchse Berlin, Orlen Wisla Plock eta Fenix Toulouse izango ditu talde irundarrak arerio historian lehen aldiz txapelketa honetan jokatuko duen multzoko fasean. 

C.D. Bidasoak jada ezagutzen ditu EHF European Leagueko aurkariak. Nahiz eta txapelketa honen aurrekarian bi finalerdietara iritsi, 1993-1994 denboraldian Alziraren aurka eta 2000-2001 denboraldian Magdeburgoren aurka, historian lehen aldiz txapelketa berri honen multzoko fasean sailkatu da. Izango dituen bost arerioetatik, iragan hurbilean, hiru izan ditu aurkari C.D. Bidasoak. Suitza, Eslovaquia, Alemania, Polonia eta Frantzia bisitatuko ditu talde irundarrak.

National suitzar ligako egungo txapelduna den Pfadi Winterthur izan da lehen taldea egokitu zaiona talde irundarrari, lehen aldia izango da bi talde horiek elkarren aurka jokatuko dutela. Duela bi denboraldi EHF Champions League txapelketan aurkari izan zituen bi talderen aurka neurtuko ditu indarrak C.D. Bidasoak, Tatran Presov eslovaquiarrak eta Orlen Wisla Plock poloniarrak. Poloniarrek txapelketa hartatik kaleratu zuten C.D. Bidasoa; Presovek, aldiz, birritan galdu zuen Jacobo Cuetararen taldearen aurka. A multzo honetako aurkari zailena Füchse Berlin izango da, txapelketa honetako egungo txapeldunordea. Talde handia da oso, Jacob Holm eta Lasse Andersson daniarrak, Viran Morros kataluniarra edota Paul Drux eta Marko Kopljar jaurtitzaileak, besteak beste, osatzen dute taldea. Multzoko azken aurkariaren aurka joan den denboraldi-aurrean birritan lehiatu zen C.D. Bidasoa, Frantziako Ligako Fenix Toulouse izango da, paperaren gainean eta kakotsen artean, aurkari errazena.

Asier Zubiria C.D. Bidasoako kirol zuzendariaren esanetan, “oso multzo zaila eta goi-mailako taldeak” egokitu zaizkio talde irundarrari. “Ilusioz beteta” ekingo dio C.D. Bidasoak txapelketari, “goi-mailako eskubaloia Artalekura itzuliko da eta azken urtean gure neurketak zuzenean ikusi ezin izan dute zaleek talde erakargarriak ikusteko beta izango dute”.

Multzoko fasea urriaren 19an Tatran Presoven aurka etxetik kanpo hasi eta martxoaren 8an Fenix Toulousen aurka bukatuko du C.D. Bidasoa. A multzoko lehen lau sailkatuak igaroko dira martxoak 29 eta apirialk 5 bitarte jokatuko diren final zortzirenetara. Jacobo Cuetararen taldeak aukerak baditu bertan izateko, baina lan eskerga izango du zoriak egokitu dizkion maila handiko taldeak garaitzeko. Has dadila EHF European Leaguea. 

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA
Eskubaloia

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA

C.D. Bidasoa Irunek garaipen landua bezain garrantzitsua eskuratu du Viveros Herol BM Navaren aurka (25-31).

Eskubaloia eta kirola zer den. Duela egun...

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU
Eskubaloia

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU

C.D. Bidasoa Irunek bihar Navan jokatuko du, Jacobo Cuetararen iritziz, “maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Ligako ezustetakoa den” taldearen...

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN
Eskubaloia

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN

Atsedenaldira 12-12 berdinketarik iritsi ziren bi taldeak, baina Tatran Presoven hasierako 4-0 partziala erabakigarria izan da neurketa amaieran.

Honako...

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI
Eskubaloia

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI

Balonmano Ciudad de Logroñok ezin izan du C.D. Bidasoak inposatutako erritmoa jarraitu eta bi puntuak ez dira Irundik mugitu (31-29).

 Leonen jasotako...

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA
Eskubaloia

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA

Beti aurkari zaila den Pau Nousty taldearen kantxa bisitatu zuen Hendaiako Estadioak, azken minutuan markagailua berdintzea erdietsi zuten...

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN
Eskubaloia

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN

Leongo Ademar oso nagusi izan zen eta Semedoren lanean oinarrituta (11 gol) C.D. Bidasoa 34-25 mendean hartu zuen.

Talde irundarra esku-hutsik bueltatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika