Neurketa parekatua izan zen, nahiz eta talde irundarra aitzinetik egon zen ordu guztian zehar
Bidasoak 25-30eko markagailua erdietsi zuen...
26 Ots, 2023
Talde irundarrak, bi puntu gehiagorekin, sailkapeneko laugarren postura igotzea lortu du
Bidasoak Valladolid garaitzea lortu zuen atzo Huerta del Rey kantxan. Neurketa hasieratik aitzinetik jartzea lortu zuen eta, errenta hori mantenduta eta handituta, azkenik 32-37ko markagailuarekin irabaztea lortu zuen. Etxetik kanpoko emaitzen bolada txarrari buelta emanda, bi puntu gehiagorekin itzuli dira Jacobo Cuetararen mutilak etxera, sailkapeneko laugarren postua berreskuratuta.
Partidua hasi eta berehala hartu zuen Bidasoak jokoaren erritmoa. Markagailuan aitzinetik jartzea lortu zuen, nahiz eta gol bakarreko abantailarekin izan. Lehen zatiko ezbeharra Iñaki Caveroren kanporatzea izan zen, penaltia jaurtitzerakoan atezainari aurpegian kolpatu ondotik. Neurketa kolokan jarriko zenaren beldur izan ziren bidasotarrak, baina honi aurre egitea ere lortu zuten. Emaitzari eutsira, atsedenaldira berdinduta iritsi ziren bi taldeak, 16-16koarekin.
Bigarren zatian, Francisco da Silva gabe ere gelditu zen talde irundarra, eta defentsako lana birpentsatu behar izan zuen Jacobo Cuetarak. Hala ere, bisitariek ez zuten amore eman eta aitzinera segitu zuten markagailua euren alde mantentzeko. Jakub Skrzyniarzek atean egindako lanari esker, sei minutuz golik jaso gabe egon zen Bidasoa eta honek abantailari eustea ahalbidetu zien (23-22tik 23-26ra pasatuta). Partidu bukaeran talde irundarra nagusi izan zen jokoan eta azkenik, 60 minutuak agortuta, 32-37ko markagailua erdietsi zuen.
Bi puntu gehiagorekin eta sailkapeneko laugarren postua berreskuratuta, indarrez ekingo dio Jacobo Cuetararen taldeak aste berri bati. Bi hitzordu garrantzitsu izanen dituzte gainera, aste honetan zehar, lehena asteartean. EHFko Multzo Faseko azken jardunaldia jokatuko dute orduan, Aarhus Skanderborg Håndbold taldearen kontra, 20:45ean. Igandean berriz, martxoaren 5ean, Barça jasoko dute Artalekun baita ere, 19:30ean.
(Argazkia: Enrique Lopez)
Neurketa parekatua izan zen, nahiz eta talde irundarra aitzinetik egon zen ordu guztian zehar
Bidasoak 25-30eko markagailua erdietsi zuen...
Plenitude ASOBAL Ligan puntuak batzen segitzea izanen da irundarren biharko helburua
Bidasoak, Sporting Club de Portugal taldearen kontra irabazi...
2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egonen dira entrenamenduak
Txingudi Eskubaloi Klubak haurrentzako kanpusa antolatu du Aste...
Norgehiagoka hogei minutuz gelditu behar izan zuten, kantxa irristakor zegoelako
Bidasoak ezin hobe hasi du European Leagueko Last 16 fasea....
European Leagueko Last 16 faseko lehen jardunaldia izanen da biharkoa
Bidasoak, atsedenaren ondotik, bihar ekinen dio denboraldiko azken herenari....
Poloniarra eta Bidasoa aurre-akordio batera iritsi dira eta horren arabera, bertze bi urtez luzatu ahal izanen du jokalariak bere kontratua
CD Bidasoak eta...