05 Mai, 2015
Zilarrezko domina lortu dute Bidasoa XXIeko mutilek asteburuan, Gijonen jokatutako Ohorezko Mailako Espainiako Kopan. Historian lortutako emaitza onena da, joan den urteko brontzea baino hobea. Sant Andreu txapelduna urrun izan zuen Bidasoak, baina lehia estua izan zuen Mairenarekin eta Canoerekin. Erreleboetan bermatu zuen bigarren tokia Irungo taldeak. Nesken taldeak mailari eustea zuen helburu, baina ezusteko maila eman eta podiumetik hurbil aritu zen. Laugarren tokian amaitu zuten neskek Espainiako Kopa, maila galtzeko arriskurik gabe.
Ion Mugika, gizonezkoetan, eta Ainhoa Martin, emakumezkoetan, garaikur gehien batu zituzten igerilariak izan ziren.
Amayako igerilekuak neguko...
Ainhoa eta Leireren artekoa, azken metroetan, Ainhoaren alde bukatu eta lehiaketako txapeldun bilakatu zen.
Ainhoa eta Leire Martinek lehen eta bigarren...
Getxoko Fadura Igerilekuan jokoan jarri zen Euskal Herria Kopako Txapeldun berriak dira Bidasoa XXI-ko igerilariak, emakumezkoen lehian zein...
Dominen kopuruari dagokionez, arrakastasua izan zen neguko Euskal Herriko Txapelketa Bidasoa XXI taldearentzat. Hogeita sei lortu zituzten maila nagusiko igerilariek,...