CD SAN MARCIALEK TXAPELKETA SOLIDARIOA OSPATU ZUEN AURREKO ASTEBURUAN
Futbola

CD SAN MARCIALEK TXAPELKETA SOLIDARIOA OSPATU ZUEN AURREKO ASTEBURUAN

San Jose Obrero zelaian ospatu zuten lehendabiziko Ricardo Gomez Txapelketa, Arnasa Fibrosi Kistikoa Elkartearekin batera

Aurreko ostiral eta larunbatean, apirilaren 22 eta 23an, CD San Marcialek lehen Ricardo Gomez Txapelketa ospatu zuen San Jose Obrero zelaian. Ekimena Arnasa Fibrosi Kistkikoa Elkartearekin batera antolatu zuten eta guztira, alebin mailako 32 talde eta 500 jokalarik hartu zuten parte bertan.

Ostiralean eman zioten hasiera txapelketako lehendabiziko jardunaldiari. Goizeko 9etan hasi zituzten neurketak 2011 urteko alebin mailako gaztetxoak eta bertan, CD San Marcial, Real Union, Landetxa KT, Behobia CF, Mariño, Hondarribia, Beti Gazte, Danena, Beti Ona, Vasconia, Sanse, Aviron Bayonais eta Billabona taldeak lehiatu ziren elkarren aurka. Garailea Vasconia izan zen, Danena, Beti Ona eta Mariño taldeen aurretik. Arratsaldean berriz, sari banaketa ospatu zen eta ekitaldian Arnasa elkarteko hainbat ordezkari, tartean Oscar Padura lehendakaria, CD San Marcialeko kideak, Irungo Udaleko ordezkariak eta Bidasoako beste taldeetako kide eta babesleak izan ziren. Gainera, Errealeko zenbait jokalari ohi ere bertaratu ziren, hala nola, Jesus Maria Satrustegi, Xabi Prieto, Gorka Larrea, Markel Bergara eta Imanol Aguirretxe. Julian Iantzi lesakarrak ere zozketaren berri emateko bideo bat bidali zuen.

Larunbatean berriz, 2010eko alebinek jokatu zuten txapelketa. Bertan, CD San Marcial, Erreala, Real Union, Landetxa KT, Behobia CF, Mariño, Hondarribia, Anglet Genes, Ariznabarra, Danena, Beti Ona, Vasconia, Sanse, Englantins, Billabona eta Zumaiako taldeak izan ziren. Bigarren jardunaldiko garailea Beti Ona izan zen, bigarrena Erreala, hirugarrena Danena eta laugarrena, Billabona. Hemen ere bertaratu ziren guztien artean zozketa bat ospatu zen Bodegas Monjardinek, Bodegas Mugak, Hiruzta Bodegak, Bodegas Azpilicuetak, La Perlak, Gran Sol Hondarribiak, Asesoria Zelaiak, Fundacion Real Sociedadek eta Distribuciones Zamorak emandako sariekin.

Txapelketa giro ederrean joan zen eta San Marcial Klubetik eskerrak eman nahi izan dizkiete ekimen hau antolatzeko beraien laguntza eskeini duten enpresei, hala nola, Super Amara, Brioche Pasquier, Aguas del Txingudi, Irungo Udala, Donosti Cup, Asesoria Aselagun, TuCarnet, Bidasoa Formación, Bar Arkupe, Bar Muro, Vertiz Ford, Panaderia Garia, Caja Rural eta Unitravel. Gainera, bi jardunaldietan lanean ibili ziren 50 boluntarioei ere beraien esker ona adierazi nahi izan diete.  

(Argazkia: CD San Marcial)

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA
Futbola

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA

Klub txuribeltzeko harrobiak Irungo Udalak Kolon Pasealekuan antolatzen duen Igandero programan parte hartuko du

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO
Futbola

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO

Talde txuribeltzak 3-1eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena Talaveraren kontra

Real Unionek, pasa den...

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI
Futbola

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI

Real Uniongo bigarren taldeak 2-0 irabazi zuen Mutrikuren kontra, baina ezin izan dio Ohorezko Errejional Mailari eutsi

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN

Neurketa bihar izango da, larunbata, arratsaldeko 19:00etan

Real Unionek bihar Talavera jaso beharko du Stadium...

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA
Futbola

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA

Amaikak Bat-en kontra 1-0 galdu ondoren, talde txuribeltza besteen zain egon beharko da bere burua libratzeko

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA

Aukera askorik gabeko neurketa baten ondoren DUX taldeak irabazi zuen, Real Unioni play-offa jokatzeko aukera zailduz

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika