ELOSEGI ETA CRESPO OLINPIADETARA, OLAZABALEK ITXARON BEHARKO DU

Seu d’Urgallen jokatutako mundialean, bakarkako txapelketan zilarrezko domina eskuratu du Elosegik eta brontzezkoa Crespok. Biak Tokioko Joko Olinpikoetan arituko dira, Klara Olazabal ordea itxaron beharko du bostgarren izan ondoren

Seu D’Urgalleko eslalomeko munduko txapelketak berri ezinhobeak utzi ditu. Tripulazio modalitatean Elosegik eta Olazabalek zilarrezko dominak eskuratu bazuten eta Crespok brontzezkoa, bakarkako txapelketetan emaitzak ez dira gutxiagorako izan.

Elosegi C1 modalitatean aritu zen, zazpigarren postuan sailkatu zen final erdietan eta emaitza horrekin 2020ko Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzea lortu zuen. Baina gehiago nahi zuen, eta amestutako jeitsiera bat eginez zilarrezko domina jantzi zuen. Penalizaziorik gabe egin zuen jeitsiera Elosegik, egun osoan lehen postuan egon zen baina azken momentuan Joly frantsesak irundarraren denbora hobetu zuen. Pena urrea ez lortzea, baina asko bilatutako domina eskuratu zuen behingoz Elosegi eta horregatik poz pozik agertu zen podiumean.

Kirolak beti justua bilakatzen da, eta merezi duten kirolariek merezitako emaitzak lortzen dituzte. Hori bera gertatu zitzaion Joan Crespori, brontzezko domina eskuratuta hainbeste amestutako Joko Olinpikoetan aritzeko txarteltxoa lortu zuen. Hau ere, txoratzen igo zen podiumeko hirugarren postura.

Klara Olazabalek ere sekulako emaitza erdietsi zuen bere modalitatean 21 urteko gazteak Munduko bostgarrena bukatu zuen. Emaitza honen bitartez, Tokion aritzeko aukerarekin jarraitzen du, baina momentuz, opor batzuk hartzeko denbora izango du. 

7 IZANGO DIRA SANTIAGOTARRAKEN IZENA EUROPA ETA MUNDURA ZABALDUKO DUTEN PALISTAK

Datozen asteetan, piraguisimoko sprint eta maratoi modalitateetan, Aitor Gorrotxategik, Nerea Garciak, Maialen Arsuagak, Eider Amundarainek, Martin Mirandak, Unai...

TRASONAN DOMINETATIK OSO GERTU GERATU ZEN SANTIAGOTARRAK

(Argazkia: Juan Anatol)

Avileseko Trasona hirian jokatu zen kadeteen mailako 1000 metroko Kopan, talde irundarreko...

PONTEVEDRA, BESTE BEHIN, GOTORLEKU

80 talde baino gehiagok parte hartu zuten Espainako Sprint Txapelketan, Santiagotarrakek 10.postuan bukatu zuen taldekako sailkapena.

Ostegunean bidaiatu...

K2 ETA C2-an SANTIAGOTARRAK NAGUSI PASAIAN

(Argazkia: Valer Carballo)

Larunbatean jokatutako K2 eta C2 modalitateetako Euskadiko Txapelketan Santiagotarrak...

EIDER AMUNDARAIN ETA UNAI AMOSTEGI ETA MARTIN MIRANDA BIKOTEA EUROPAKO TXAPELKETAN IZANGO DIRA

Pontevedran Espainiako Maratoi Modalitateko Txapelketa jokatu zen eta Santigotarrak, talde gisa, bosgarren postua eskuratu zuen. 

Ulibarri-Ganboako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika