GALIZIA MOREA
Arrauna

GALIZIA MOREA

(Argazkia: Eusko Label Liga)

Ares eta Moañan jokatutako estropadak Santurtzik bereganatu ditu eta Kontxako Estropaden geldialdiaren aurretik, Eusko Label Ligako sailkapenean bi puntutan aldendu zaio Hondarribia Arraun Elkarteari.

Lau bandera irabazi gabe egon ostean, Galizian kolpea eman du Santurtzik eta Aresen zein Moañan garaipenak erdietsi ditu. Bi jardunaldietan, Hondarribia Arraun Elkartea Santurtziren atzetik geratu da eta sailkapen nagusiari dagokionez, bi puntu galdu ditu. Bereziki zirraragarria Aresko Banderako amaiera izan zen. Eusko Label Ligako antolatzaileek photo finisha behar izan zuten Santurtzi eta Hondarribiren artean estropada nork irabazi zuen erabakitzeko.

Beste behin ere, Hondarribiak eta Santurtzik erakutsi dute Eusko Label Liga irabazteko hautagai nagusiak direla. Kontxako Estropaden geldialdiaren aurretik, Santurtzi eta Hondarribia Arraun Elkartearen arteko lehiaren kapitulu berria idatzi dute bi taldeek. Bietan, Santurtzi gailendu da: Aresenen ehunekoen diferentziagatik eta gaur, Moañan, lau segunduko aldearengatik. Gaurkoan, bigarren txandan denbora onena egin duen Orio bukatu du hirugarren eta estropadaren zati handi batean, Moañako Ikurriña irabaztekotan izan dira.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Hondarribia Arraun Elkartearekiko lau puntuko aldearekin hasi zuen Galiziako abentura Santurtzik eta asteburua bukatuta, sei puntutara handitu du abantaila. ‘Ama Guadalupekoa’-k zaila du Eusko Label Ligako garaikurra irabaztea, bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, Bermeoko Ikurriña eta El Corte Inglen Bandera eta asko dira Hondarribiak irabazi eta Santurtzik galdu beharko lituzketen puntuak.

Ez-ohiko emaitzak. 

Larunbatean zein igandean, Galiziako urek sorpresa sorpresa ugari utzi dituzte. Aresen, Cabok estropada bikaina egin zuen eta bigarren txandan nagusitu zen Orioren aurretik. Halere, Moañan, Zierbenarekin eta Lekittarrarekin batera traineru kaltetuenetakoa izan da galiziarra. Hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren postuan bukatu dute jarduna, hurrenez hurren.

Igandeko emaitza positiboak Ondarroak eta atzo Eusko Label Ligako jeitsiera ziurtatu zuen Zarautzek erdietsi dituzte. Traineru bizkaitarrak eguneko laugarren denbora onena egin du eta lehen txandan aritu den ‘Enbata’ zortzigarren postuan bukatu du denboraldia. 

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE
Arrauna

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE

Jarraitasuna. Hondarribia Arraun Elkarteak argi du proiektuak finkatzeko jarraitasuna behar dela; horregatik, aurtengo hiru prestatzaileak datorren urtean ere lan bera burutuko dute. Pasa den...

ASTEBURU KRUDELA
Arrauna

ASTEBURU KRUDELA

Azken aurreko postuan eta jeitsierarekin bukatu du denboraldia Hondarribia Arraun Elkarteak.

Denboraldi amaiera gazia bizi izan du Hondarribia Arraun...

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”
Arrauna

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”

2023ra arte luzatu berri dute harremana Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak. Bi urteak beteko balira, 22 urte emango lituzke prestatzaile oriotarrak ‘Ama Guadalupekoa’-ko...

20 URTE EZ DIRA EZER
Arrauna

20 URTE EZ DIRA EZER

Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak 2023ra arte luzatu dute elkartzen dituen kontratua. 2002an iritsi zen oriotarra hondarribiara; beraz, kontratua...

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE
Arrauna

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE

Arraun Lagunakek lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta lehen aldiz eskuratu du Kontxako Estropada. Gizonezkoetan, azken 300 metroetan Santurtzi nagusitu...

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA
Arrauna

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA

(Argazkia: Gipuzkoa Kirolak)

Inoizko Kontxako Estropada irekienaren aurrean gaude, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lehen eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika