Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
12 Eka, 2023
Gorka Nietok eta Martin Santano eman zioten hasiera klubak harrobiarekin lan egiteko duen ildo estrategiko honi
Lehen Mailako IlCapo Hondarribian ari diren Javier Gastaminza, Endika Wamba eta Jon Ander Iribar heldu den aurredenboraldiko prestakuntzat Bidasoaren lehen taldearekin eginen dituzte, lana Hondarribiako taldearekin txandakatuz ere.
Gastaminzak, Wambak eta Iribarrek azken denboraldian Bidasoak garatutako teknifikazio programan parte hartu dute eta heldu denean ere horretan lanean segituko dute, urrats bat gehiago emanez eta aurredenboraldia lehen taldearekin prestatuz.
Gastaminza eta Wamba irundarrak dira, 2005. urtean jaiotakoak. Eskuin eta ezker hegalean aritzen dira, hurrenez hurren eta orain bertan bukatu den denboraldian, Euskal Ligako jubenil taldean eta BM Bidasoa Irunen aritu dira. Horrez gain, Wamba Lehen Mailako filialarekin ere partidu batzuk jokatuko ditu. Jon Ander Iribar berriz, Zumaiakoa da, aurreko bien urte berean jaioa. Ezker hegalean aritzen da bera eta Espainiako selekzioko beheko kategorietako deialdietan izan da. Pulpo Eskubaloi taldean hezi da Iribar eta aurtengo denboraldian hor aritzeaz gain, Artalekuko teknifikazio saioetan ere parte hartu du.
Aurreko hiruen egoera berean izanen da Jakub Sładkowski, Poloniako junior mailako pilotea. Heldu den bi denboraldietan Bidasoan jokatuko du, baina Lehen Mailako harrobiko taldean ere parte hartuko du.
Programa hau martxan paratu zuten lehen bi jokalariak Gorka Nieto eta Martin Santano izan ziren. Euren gibeletik jokalari gehiago etorri eta etorriko dira eta dagoeneko, programa horretan bertan izan diren bost jokalari Espainiako junior selekzioaren deialdi berean sartu dira.
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...