HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA
Eskubaloia

HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA

Borja Burgetek, C.D. Bidasoako harrobiko zuzendari teknikoak, sasoi zail honen balantzea egin du.

Lehen taldeak eginiko denboraldia historikoa izan bada, harrobiarena ez da gutxiagorako izan. C.D. Bidasoaren harrobiko taldeek hainbat igoera eta txapelketetan parte hartze nabarmenak izan dituzte; horregatik, Borja Burgetek aurtengo denboraldiari “urte historikoa” deritzo.

Lorpenak testuinguru zail batean kokatu behar ditugu. Covidaren ondorioz, lehiaketak urtarrila-otsaila arte atzeratu ziren eta horri pisten orduetegiekin izan dituzten arazoak gehitu behar zaizkie. Halere, arrakasta guztien artean, “duela bost urte Ilcapo Hondarribiak galdu zuen 1.Nazional mailako plaza berreskuratzea eta Zaisa Bidasoa Irunek Espainiako kadeteen txapelketa nagusian lortutako laugarren postua” nabarmendu nahi izan ditu Burguetek.

Hori gutxi ez eta beste hainbat lorpen aintzat hartu nahi izan ditu teknikari irundarrak; hala nola, Hondarribiko Lurralde mailako bigarren taldeak igoera eskuratu du, BM Bidasoa Irun jubenil taldea Pontevedrako Espainiako Sektore Txapelketan lehiatu da eta lehen aipatutako kadete taldeak Bidasoak inoiz lortutako marka erdietsi du. Burgetek bertatik bertara jarraitu zuen Porriñoko txapelketa hura eta bere hitzetan, “izugarria” izan zen taldeak erakutsitako maila.

Infantilak goraipatu.

Badira aurten lehiatu ezin izan duten maila bat, infantilak, mutilezkoena zein emakumezkoena. Entrenatu bai, baina lehiatu ez. Infantil mailako taldeek denboraldia aurrera ateratzeko unean “sekulako meritua izan dutela” eta murrizketak murrizketa, “lanean eman eta eman” jarraitu dutela goraipatu nahi izan du Burgetek. “Aipatu ez den kontua izan da, baina balio handia du gure neska-mutilek egin dutena”, gehitu du harrobiko zuzendari teknikoak.

Emakumezkoen taldeak ere bikain. 

Emakumezkoen taldeetan ere badu harrobia C.D. Bidasoak. Infantilek ezin izan dute lehiatu eskola-kirola adinetan zeudelako, baina ez dute entrenamendu bakar batera hutsi egin. Kadeteek Euskadiko Txapelketako azken faseraino sailkatzeko lehian amaierara arte ibili dira, eta jubenilek Gipuzkoa Kopa irabazi dute. Burgetek hiru talde horien lana nabarmendu nahi izan du, “denboraldi bikaina egin dute eta oso pozik gaude kluba lortzen ari den aniztasunarekin”.

Aitortza, entrenatzaileei eta gurasoei.

Taldeak eta jokalariek aurrera atera zezaten, entrenatzaileen zein gurasoen jarrera “ezinbestekoak” izan direla adierazi du Burgetek. “Entrenatzaileek jokalarien grina piztuta mantendu dute eta gurasoek edozein murrizketaren aurren, babesa eta laguntza eskaini digute; guztiek beren aitortza merezi dute”. 

 

 HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA
Eskubaloia

HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA

Borja Burgetek, C.D. Bidasoako harrobiko zuzendari teknikoak, sasoi zail honen balantzea egin du.

Lehen taldeak eginiko denboraldia historikoa izan bada,...

ABUZTUAK 2an HASIKO DU DENBORALDI-AURREA BIDASOAK
Eskubaloia

ABUZTUAK 2an HASIKO DU DENBORALDI-AURREA BIDASOAK

Momentuz, hiru dira konfirma ditzakegun lagunartekoak: Fenix Toulouse, Billere Handball Pau eta Ereintza Aguaplast.

Bidasoak badu denboraldi-aurrerari...

EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA
Eskubaloia

EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA

24 urteko jokalari Kubatarra urtebeterako akordioa erdietsi du Bidasoarekin.

Gaurko egunean Bidasoak denboraldi berriko laugarren fitxaketa iragarri du....

ANDER UGARTE, ADRIAN FERNANDEZ ETA VICTOR RODRIGUEZ, KOLPEZ HIRU FITXAKETA
Eskubaloia

ANDER UGARTE, ADRIAN FERNANDEZ ETA VICTOR RODRIGUEZ, KOLPEZ HIRU FITXAKETA

C.D. Bidasoak Ander Ugarte eta Adrian Fernandezekin akordioa erdietsi du hurrengo bi denboralditan piboteak eta erdilariak talde irundarrean joka dezaten; Victor...

IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU
Eskubaloia

IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU

Eskuin hegaleko jokalari irundarra beste urte batez bere herriko taldearen kamiseta defendatzen jarraituko du.

2021-2022 denboraldian ere Iñaki Caverok...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika