22 Eka, 2023
Ohi bezala, San Juan bezperan eginen dute aurtengo denboraldirako arraunlarien aurkezpena
Hondarribia Arraun Elkartean San Juan bezpera aprobetxatuko du, beti bezala, 2023ko traineruen aurkezpena egiteko. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira ekitaldiak Hondarribia Hiria Bandaren San Juan Zortzikoarekin.
Uztailaren lehenean hasiko dira TKE eta ETE Ligak. Prestaketa lanetan murgilduta daude dagoeneko Hondarribiako arraunlariak eta ortzirale honetan ere ohiko aurkezpena eginen dute. San Juan Su arratsean eginen dute, aurten ere, Hondarribia Arraun Elkarteko traineruen aurkezpenak eta horretarako, prest dute egitaraua.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira ekitaldiak Bentan, Hondarribia Hiria Bandaren San Juan Zortzikoarekin. Ordu laurden beranduago, traineruen aurkezpena izanen da eta ondotik, Meakako Adiskideak Dantza taldeak San Juan Suaren piztea eginen dute. Azkenik, arratsa borobiltzeko, zezensuzkoa izanen da.
Emakumeek bostgarren postua mantentzea lortu zuten eta gizonezkoek berriz, bigarren postua galdu egin zuten
Kontxako Banderako bigarren jardunaldia...
Hondarribiako emakumeak seigarren izan ziren estropadan eta gizonezkoak berriz, bigarren, euren txanda irabazita
Kontxako Bandera lehen jardunaldia...
Atzoko sailkatze estropadan bigarren postua eskuratu zuten Ama Guadalupeko traineruko gizonezkoek
Kontxako Banderarako sailkatze estropada guztiak...
Miren Garmendiak gidatzen duen ontzia bortzgarren izan zen atzo ospatu zen sailkatze estropadan
Emakumeen Ama Guadalupekoa traineruak denboraldiko...
Emakumeak gaur (abuztuaren 30ean) ariko dira lehian eta gizonezkoak bihar (abuztuaren 31n)
Arraun munduko urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa...