20 Eka, 2023
Donibane Lohizuneko estropadan bederatzigarren izan zen eta Pasaian berriz, bigarren postua eskuratu zuen
KAE1 Ligari hasiera eman zion, pasa den asteburuan, Hondarribiako Arraun Elkarteko bigarren ontziak. Donibane Lohizunen izan zuten lehen estropada, larunbatean, eta zailtasunak medio, hamargarren postuan sailkatu ziren hondarribitarrak. Igandean Pasaian, aitzineko eguneko zapore garratza kendu, eta bigarren sailkatu ziren. Lapurtarrak berriz, bigarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten hurrenez hurren.
Eguraldi gorabeheratsua izan zuten pasa den larunbatean Donibane-Ziburuko Ikurriña jokatzerakoan. Donibane Lohizuneko urek ez zuten arraunlarien alde jardun eta behin estropada hasita, hau baliogabetu eta berriz ere hasieratik lerrokatu behar izan ziren ontziak. Honek bederatzigarren postuan kokatu zituen hondarribitarrak, hiru punturekin. Lapurtarrak aldiz, ongi moldatu ziren eta bigarren sailkatu ziren, lehen jardunaldian hamaika puntu batuta.
Igandean berriz, zorte hobea izan zuen Hondarribiako B traineruak. Pasaian jokatu zen XIII. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurriña eta bertan, lehen txandako irabazlea izan ondotik, bigarren sailkatuak izan ziren Txalo Carrionek entrenatzen dituen arraunlariak. Lapurdikoak laugarren postuan bukatu zuten bigarren jardunaldi hau.
Bi estropada jokatuta beraz, Sanpedrotarra dago lidergotzan 22 punturekin. Lapurdi Antton Bilbao berriz, hirugarren kokatu da puntuetan San Juan CMO Valves bigarren taldearekin berdinduta (20). Hondarribia azkenik, bederatzigarren postuan dago, bederatzi punturekin.
Heldu den asteburuan berriz, Elantxoben arituko dira larunbatean (ekainak 24) eta Mundakan igandean (ekainak 25). Bi estropadak eguerdiko 12:00etan hasiko dira.
Emakumeek bostgarren postua mantentzea lortu zuten eta gizonezkoek berriz, bigarren postua galdu egin zuten
Kontxako Banderako bigarren jardunaldia...
Hondarribiako emakumeak seigarren izan ziren estropadan eta gizonezkoak berriz, bigarren, euren txanda irabazita
Kontxako Bandera lehen jardunaldia...
Atzoko sailkatze estropadan bigarren postua eskuratu zuten Ama Guadalupeko traineruko gizonezkoek
Kontxako Banderarako sailkatze estropada guztiak...
Miren Garmendiak gidatzen duen ontzia bortzgarren izan zen atzo ospatu zen sailkatze estropadan
Emakumeen Ama Guadalupekoa traineruak denboraldiko...
Emakumeak gaur (abuztuaren 30ean) ariko dira lehian eta gizonezkoak bihar (abuztuaren 31n)
Arraun munduko urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa...