HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN
Arrauna

HONDARRIBIA EUSKOTREN LIGAN ARITUKO DA BESTE BEHIN

Emakumezkoen Hondarribiako tripulazioa bikain aritu da Euskotren Ligako playoffetarako lehian eta Bermeon eta Portugaleten garaitu ondoren, datorren denboraldian, Euskotren Ligan emakumezkoen eskifai onenekin arituko dira

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumezkoen tripulazioa bikain aritu da denboraldiko azken asteko bi estropadetan. Bermeon eta Portugaleten zita garrantzitsua zuten eta nagusitasunez, Cabo, Hibaika eta Tolosaldeari gailendu ziren.

Asteburuko lehen estropada Bermeoko ur bizietan ospatu zen eta erlojupeko ikaragarri batekin, Hondarribia Arraun Elkarteak eguneko denborarik azkarrena burutu zuten. 11:36.36ko denborarekin Tolosaldea segundu baten abantailarekin garaitu zituzten, eta atzerago Hibaika eta Cabo bukatu zuten erlojupekoa.

Segundu bateko abantailarekin Portugaletera iritsi ziren eta estropada arazo dexenterekin hasi zituzten lau tripulazioek. Cabok eta Tolosaldeak 10”-ko zigorra jaso zuten hasierako paladak estatxa hartu gabe hasteagatik, beraz, mantendu beharreko abantaila Tolosaldearekiko 11”-koa zen.

Tolosaldeak gaizki hasi zuen estropada eta ezin izan diote egoerari buelta eman, Tolosarrak ziabogara Hibaikaren atzetik heldu da, baita Hondarribiaren atzetik ere. Hondarribia Arraun Elkarteak ondo kontrolatu du zuen abantaila, ordea, bigarren jardunaldia Hibaikarentzat izan zen. Oreretarrek eguneko denborarik azkarrena lortu zuen eta Tolosaldearen aurretik bukatu zuten Euskotren Ligarako playoffetako lehia.

DENBORAK:

1- Hibaika 10:30.28

2- Hondarribia 10:32.28

3- Tolosaldea 10:37.

4- Cabo 10:54.80

Gauzak horrela, Iker Cortesen arraunlariak, datorren denboraldian, beste behin, Euskotren Ligan aritzeko txartela lortu dute, edota beste modu batera esanda, emakumezkoen traineru sasoikoenekin lehiatuko dira beste urte batez.  

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE
Arrauna

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE

Jarraitasuna. Hondarribia Arraun Elkarteak argi du proiektuak finkatzeko jarraitasuna behar dela; horregatik, aurtengo hiru prestatzaileak datorren urtean ere lan bera burutuko dute. Pasa den...

ASTEBURU KRUDELA
Arrauna

ASTEBURU KRUDELA

Azken aurreko postuan eta jeitsierarekin bukatu du denboraldia Hondarribia Arraun Elkarteak.

Denboraldi amaiera gazia bizi izan du Hondarribia Arraun...

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”
Arrauna

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”

2023ra arte luzatu berri dute harremana Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak. Bi urteak beteko balira, 22 urte emango lituzke prestatzaile oriotarrak ‘Ama Guadalupekoa’-ko...

20 URTE EZ DIRA EZER
Arrauna

20 URTE EZ DIRA EZER

Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak 2023ra arte luzatu dute elkartzen dituen kontratua. 2002an iritsi zen oriotarra hondarribiara; beraz, kontratua...

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE
Arrauna

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE

Arraun Lagunakek lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta lehen aldiz eskuratu du Kontxako Estropada. Gizonezkoetan, azken 300 metroetan Santurtzi nagusitu...

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA
Arrauna

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA

(Argazkia: Gipuzkoa Kirolak)

Inoizko Kontxako Estropada irekienaren aurrean gaude, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lehen eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika