22 Api, 2015
Azken aurreko jardunaldian ziurtatu du Zaisa-Irun Rugby Taldeak Euskal Ligako bigarren mailako hirugarren postua. Donostian, Anoetako mini-estadioan irabazi zuten beltzek larunbatean, Bera Bera Bren kontra. Distirarik gabeko neurketa izan zen, eta defentsako lan serioak ahalbidetu zuen irundarren garaipena.
Norgehiagokaren garrantziak bultzatuta,gogor hasi zen Zaisa-Irun. Laugarren minutuan egin zuen lehen entsegua Iker Oscozek. Kanpokoak baloiaren jabe egin ziren, eta aukerak sortuz joan ziren. 27.ean, Iker Oscozek berak egin zuen bigarren entsegua. Bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen norgehiagoka Irunek, Cristian Martinek egindako entseguari eta ondoren Poncinik lortutako transformazioari esker (0-17). Akerbeltzen intentsitate faltak eragin zituen donostiarren puntuak. Dena den, garaipena ez zen arriskuan egon.
Ligako azken jardunaldiko partida larunbatean jokatuko du Zaisa-Irunek Gernikan. Play off-a prestatzeko aukera izango da. Maiatzaren 9an izango du hitzordu garrantzitsuena Zaisa-Irunek. Hernani Bren kontra ariko da, Euskal Ligako lehen mailara igotzen saiatzeko.
Monzonen jokatu zen txapelketa, Quebratahuesos RC taldeak antolatuta, eta Txingudi Rugby Klubeko taldeak irabazi zuen
Talde bidasotarrak lesioek baldintzatutako denboraldi honi agur esan zion larunbatean eta dagoeneko hurrengoari begira jarri da
Txingudi Rugby Klubak, prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Route 33-rekin babes-akordio bat sinatu berri du. Honen ondorioz, Hondarribiako enpresa errugbi taldeen babesle berria izango...
Plaiaundin ere Touch errugbiko Espainiako eta Frantziako selekzioak arituko dira aurrez aurre
Larunbat honetan, 18...