RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
23 Abe, 2022
Bidasoak eta Caverok akordio bat sinatu berri dute eta horren arabera, jokalari irundarrak taldean jarraituko du 2025eko ekainera bitarte
Bidasoa Klubak eta Iñaki Caverok akordio bat sinatu berri dute eta horren arabera, jokalari irundarrak 2025eko ekainera bitarte jarraituko du lehen taldean jokatzen. Caverok 2013an jokatu zuen lehen aldiz Bidasoan eta geroztik, eskuin hegalean egin duen lana azpimarragarria izan da.
Iñaki Caverok Irungo El Pilar ikastetxean hasi zen eskubaloian jokatzen. 2013ko urtarrilean berriz, Bidasoako lehen taldearekin debuta egin zuen, taldeak Egiaren kontra Euskal Kopa jokatu zuenean. Orduz geroztik, zortzi denboralditan 199 neurketa jokatu ditu Plenitude ASOBAL Ligan eta 465 gol sartu ditu guztira.
Jokalari irundarraren hitzetan, “ohore bat da hemengo klubean jolastea. Proiektu honen barruan egotea pozgarria da niretzat”. Aurtengo denboraldian, “ASOBALen akatsak egin ditugu” onartu du eskuin hegalekoak, baina hemendik aitzinera “gure helburu nagusia sailkapenean ahalik eta goien bukatzea eta Europan ere ahalik eta urrutien ailegatzea” izanen dela argitu du.
RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio...
2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio
Bidasoa...
Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra