IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU
Eskubaloia

IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU

Eskuin hegaleko jokalari irundarra beste urte batez bere herriko taldearen kamiseta defendatzen jarraituko du.

2021-2022 denboraldian ere Iñaki Caverok bere sorterriko taldea defendatuko du Sacyr Asobal Ligako kantxetan. Bidasoarekin urtebete berritu du eskuin hegaleko jokalariak eta honekin, 7. denboraldia izango da 25 urteko gazteak Bidasoan jokatuko duena. Orotara, Sacyr Asobal Ligan 157 neurketa jokatu eta 246 gol erdietsi ditu.

Bukatu berri den denboraldi honetan, errendimendua handituz joan egin da. Kauldi Odriozolak min hartu ostean, erantzukizuna beregain hartu eta zumaiarrak utzitako hutsunea ondo baino hobeto bete zuen. Gauzak horrela, Irungo El Pilar ikastetxean eskubaloian jokatzen hasi zen jokalariak 71 gol gauzatu ditu aurtengo Sacyr Asobal Ligan jokatu dituen 29 jardunaldietan; EHF European Leagueko bi partiduetan gol bakarra egin zuen, gol bana erdietsi zuen jokatutako Errege Kopako neurketetan eta Sacyr Asobal Kopako final erdian bost gol gauzatu zituen.

“Jarraitzeak ilusioa eragiten dit”.

Iñaki Caverok Bidasoan jarraitzea “ilusioa” eta hirugarrenez Europan barrena jokatzea “ametsa” dela aitortu du. Bidasoak klubak jokalariari eginiko elkarrizketan, Caverok adierazi du Bidasoa “asko hazi” dela eta arrazoi du. Lehen taldeko partaide izan zen lehen urtean, igoera zuten jomuga; helburua gauzatu zuten eta azken urteetan, Sacyr Asobal Ligako postu gorenetan oreka lortu dute. Horregatik, “proiektu honen parte sentiarazteak poza eragiten dit”, aitortu du.

Pasa den denboraldia “zaila” izan dela onartu du Caverok: “nahiz eta helburuak lortu, zalerik gabe urte arraroa izan da, baina pozik nago kontratua berritu dudalako”. Zalegoak taldearengan duen garrantzia azpimarratu du jokalari irundarrak, “kalean eta sare sozialetan bultza gaituzte, baina Artalekura itzultzea behar ditugu. Defentsa, jokaldi eta gol bakoitzean euren babesa sentitu nahi dugu”.

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA

Irundarrek Unió Esportiva Sarrià-ri 25-38 irabazi zioten atzo, Errege Kopako bigarren kanporaketan

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN

Urteko azken partidua jokatuko du Bidasoak gaur, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, gaueko 21etan

Bidasoako...

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN

Irundarrek atzo jokatu zuen Pfadi Winterthur taldearen aurka eta 23-37ko markagailuarekin irabazi zuen, bi puntu gehituz sailkapenera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika