IÑAKI GOIKOETXEA: “BIHARKO PARTIDUA IRABAZI BEHAR DA BAI EDO BAI”
Futbola

IÑAKI GOIKOETXEA: “BIHARKO PARTIDUA IRABAZI BEHAR DA BAI EDO BAI”

Real Unionek denboraldia agurtuko du bihar etxean La Nuciaren kontrako finalarekin

Real Unionek denboraldiko azken jardunaldia jokatuko du bihar, maiatzaren 27an, 19:30etik aitzinera. Stadium Galen arituko da eta La Nucia taldea jasoko du bertan. Maila mantentzeko aukerarekin iritsi da talde txuribeltza azken partidura eta hori baliatuz, irabaztera aterako da bere zaleen aitzinean, hori baitu aukera bakarra.

Iñaki Goikoetxearen hitzetan, “luzea egin da” denboraldia. Lesioak, entrenatzaile aldaketak, eta bertzelako arazoek gogortu egin die urtea Real Uniongo jokalari eta teknikariei. Hala ere, bukaera ailegatu da eta oraindik ere maila mantentzeko aukerarekin dago taldea. Entrenatzaileak berak “gauden egoeran egonda ez da erraza izan”, erran du, “asteak pasatu eta egoera berean egotea, zaila da batez ere buruarentzat”. Hala ere, positiboki baloratzen dute biharko neurketarako zaleengandik jasotzen ari diren babesa: “Entzuten ari garena behintza oso positiboa da. Gal beteko dutela, animatuko gaituztela… bultzatuko gaituzte seguru. Orain gu zelai barruan energia hori hartu eta zaleei bueltatu behar diegu”.

Azken jardunaldira aukerarekin iristen ahal zirela bazekiten Real Uniongo jokalariek eta horrela izan da. “Lasaitasunarekin eta konfiantzarekin” daude, Goikoetxeak aipatu duenez. Izan ere, azken emaitzek sinestera bulkatzen ditu txuribeltzak. Honez gain, “entrenamendu normalak” egiten ari direla erran du entrenatzaileak eta “lasai” daudela. “Gaurtik biharrera urduritasuna” nabarmenagoa izanen dela ere argi du, baina momentuz de ongi doala onartu du.

Edonola ere, kontziente dira biharko neurketak soilik aukera bat duela: “Biharko partidua irabazi behar da bai edo bai”. Disfrutatzen ere saiatuko dira, nahiz eta “barruan ezin den”, Goikoetxearen hitzetan. Egun polita izanen dela ere badaki, etxean eta zaleekin, eta “ongi bukatzea” espero dute. 

REAL UNIONGO BETERANOEK FEAFV-IPARRALDEKO ZONA TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DUTE
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK FEAFV-IPARRALDEKO ZONA TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DUTE

Lehiaketa solidario hau irailaren 30ean, larunbata, jokatuko da Taxoaren

Real Uniongo Beteranoek larunbat honetan, irailaren 30ean, FEAFV-Iparraldeko Zona...

REAL UNION ROCAK UROLAREN KONTRA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNION ROCAK UROLAREN KONTRA BERDINDU ZUEN

Neurketaren azken minutuetan etxeko taldea puntu bat salbatzeko gai izan zen

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga, Gordo, Elizetxea, Arrikarte...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN ETXEAN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN ETXEAN

Talde txuribeltza partiduari buelta emateko gai izan zen eta hirugarren garaipena segidan lortu zuen

Real Unionek hirugarren garaipena segidan lortu zuen...

FRAN JUSTO: “TERUELEK GURE MAILARIK ONENA EMATEA EXIJITUKO GAITU”
Futbola

FRAN JUSTO: “TERUELEK GURE MAILARIK ONENA EMATEA EXIJITUKO GAITU”

Hiru partidu segidan irabazi ondotik, Real Union Galera bueltatuko da igandean (12:00) Teruelen kontrako partidua jokatzeko

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika