IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat honetan, martxoaren 23an, Las Gaunas zelaian. Talde txuribeltzak 16:00etan izanen du denboraldiko azken txanpa honetako hitzordu erabakigarrietako bat. Garaipena du helburu nagusia eta hori lortzeko prest dagoela adierazi du taldeak.

“Gogorra”. Horrela definitu du biharko neurketa Iñigo Idiakez Real Uniongo entrenatzaileak. “Egiten ari garenaren ardura osoa daukagu”, gaineratu du. Izan ere, “bizi nahi ez dugun egoeran egotea” egokitu zaio talde txuribeltzari. Urtarrila bukaeratik ez du garaipenik lortzen eta, oraindik arriskuan ez badago ere, lehen bait lehen puntuak batzen hastea komeni zaio taldeari.

SD Logroñes izanen da bere hurrengo aurkaria, “luzea den zelai batean”. Las Gaunasen “non jokatu eta jokoaren egoerak nola kudeatu” jakin behar dela adierazi du Idiakezek. Horretarako, bere taldea prest dagoela ere jakinarazi du: “Egin beharreko guztia prestatu dugu eta horrekin aterako gara zelaira. Ongi entrenatu dugu, irabazteko gogoz gaude, egin nahi dugunaren idea garbi daukagu eta egoerari buelta eman nahi diogu”.

Idiakezek jokalari ia guztiak sartu ditu biharko deialdian, Victor Eimil eta Tommy O´Reilly kenduta: “Eimil ez da etorriko deialdian ez dagoelako eta Tommy lesionatuta dago”. Bertze guztiak autobusean bidaiatuko dute Logroñora: “Denak etorriko dira eta hori garrantzitsua izanen da, egoera zailetan denok hor egotea inportantea delako”.

Hiru puntuak irabazteko “kontzientziatuta” daudela aipatu du prestatzaileak, eta bere plantillaz harro dagoela: “Ongi ikusten ditut. Lan ona egiten dute, ongi entrenatzen ari dira eta prestaketetan gaudenean erraten dudanari adi egoten dira. Idiakez ez dago “taldearekin kezkatuta, baizik eta egoerarekin”. Entrenatzaileak ziur dago biharko partidua aitzinera ateratzeko behar den guztia dutela. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika