IÑIGO IDIAKEZ: “TALDE BATEN MODUAN ARITU BEHAR GARA ETA GURE FUTBOLA EGIN”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “TALDE BATEN MODUAN ARITU BEHAR GARA ETA GURE FUTBOLA EGIN”

Real Unionek Barça Atlétic jasoko du Galen, igandean, arratsaldeko 16:00etan

Real Unionek Barçaren bigarren taldea jasoko du igande honetan, martxoaren 3an, 16:00etan Stadium Galen. Iñigo Idiakez entrenatzaileak aipatu du aurkaria talde indartsua dela, baina txuribeltzentzat garrantzitsuagoa izanen dela euren buruan pentsatzea, talde moduan jokatzea eta lan ona egitea etxeko zelaian.

“Gutti errateko Bartzelonaren harrobiko taldearen inguruan”, aipatu du Iñigo Idiakez entrenatzaileak, Real Union eta Barça Atlétic arteko neurketaren atarikoan. Talde kataluniarrak “jokalari oso onak” dituela erran du, “hemendik guttira lehen taldean ikusiko ditugunak” alegia. Hala ere, irundarrek euren buruan pentsatu behar dutela ere adierazi du: “Gure baitan dago garaipena. Sabadellen kontra erakutsitakoa ez zaigu gustatu. Hitz egin dugu eta badakigu lehiakorragoak izan behar garela etxean, gure zaleen aitzinean”.

Partidu zaila izanen dela argi dute txuribeltzek eta Idiakezek erreakzioa eskatu die bere jokalariei: “Erreakzioa eskatu diet, eta gure egoeraz jabetzea. Ez gaude arrisku egoera batean, baina egon gaitezke. Badakigu gora egiten ahal dugula eta ezin gara erlaxatu. Aurkari desberdinak etorriko dira hemendik aitzinera eta gu hobeak izan behar gara”.

Barçaren inguruan, “egun ona edo ez hain ona” eduki dezakeela aipatu du prestatzaileak. Horregatik beragatik, Real Union “adi” egon behar da zelaian gertatzen denarekin eta kontzentratuta atera behar da jokora. Idiakezek oroitu du talde irundarrak Lugo edo Celtaren kontrako partiduan egindakoa errepikatuko balu, irabazteko aukerak izan lezake. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika