IPAR EUSKAL HERRIKO ETA GIPUZKOAKO SELEKZIOAK NAGUSITU DIRA EUSKAL HERRIKO SQUASH TXAPELKETAN

Lur Alai Squash Klubeko hiru emakumek eta bi gizonezkok osatu dute Gipuzkoako selekzioa

Euskal Herriko Squash Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean Irunen, Artalekuko pistetan. Lehiaketa berezia izan da aurtengoa, izan ere, hirugarren edizio honetan lehen aldia izan da Ipar Euskal Herriko selekzioa sailkatu dela. Gainera, garaipena ere eraman zuten izan ere, bertako makumeak Euskal Herriko txapeldunak bilakatu ziren. Gizonetan berriz, Gipuzkoako selekzioa nagusitu zen.

Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkaria pozik eta eskertua azaldu da Federazioak txapelketa hau Irunen egitearen erabakiarekin: “Eskerrak eman nahi dizkiot Federazioari gugan apustua egiteagatik eta horrelako txapelketa garrantzitsu bat Irunera ekartzeagatik”.

Emaitzei dagokionez, emakumeetan, lehen aldiz parte hartu duen Ipar Euskal Herriko selekzioa nagusitu zen, Nafarroa, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren aitzinetik, hurrenez hurren. Gizonetan berriz, Gipuzkoa bilakatu zen Euskal Herriko txapeldun, Nafarroa, Bizkaia, Ipar Euskal Herria eta Arabaren aitzinetik.

Arretxek Irungo klubeko partaidetza nabarmendu nahi izan du gainera. Izan ere, emakumeen taldea osoki Lur Alai Squash taldeko jokalariek osatu zuten eta gizonen taldean berriz, lautik bi jokalari ziren etxekoak. Zehazki hauek izan ziren Irungo klubeko jokalari partehartzaileak: Silvia Amaro, Lorea Gomez, Jone Iturria, Xabi Azaldegi eta Gorka Arretxe bera. 


EUSKAL HERRIKO SQUASH TXAPELKETA OSPATUKO DA ARTALEKUN

Larunbatean, irailaren 9an, ospatuko da txapelketa eta lehendabiziko aldiz Ipar Euskal Herriko taldeak arituko dira lehian

Euskal Herriko Squash...

DULAC-EK, GARCIAK ETA MARIEZKURRENAK IRABAZI DUTE IX. SAN MARTZIAL SQUASH SARIA

Ekainaren 23an eta 24an ospatu zen Lur Alai Squash Klubak antolatutako besten aitzineko saria eta guztira, 36 jokalarik hartu zuten parte

Lur Alai...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK I. ANAGAN KOPA OSPATUKO DU ASTEBURUAN

Probak Irungo klubeko 30 zaldizko eta kanpoko 170 hartzea aurreikusi dute

Jaizubia Hipika Klubak 2023ko Zaldi-jauzien I. Anagan Kopa antolatu du...

EMAKUMEA, KIROLA ETA ENPRESA FOROA ANTOLATU DU REAL UNIONEK

Maiatzaren 17an ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekimena

Real Unionek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean,...

ELISE DULAC, AITOR YANGUAS ETA MARKEL REGUERO NAGUSITU ZIREN X. BIDASOA TXINGUDI SQUASH SARIAN

Nafarroatik partehartze eskasa egon bazen ere, guztira 43 jokalari aritu ziren lehian asteburu guztian zehar

Lur Alai Squash Klubak antolatuta, X....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika