Irunen bizi den Chakib Lachgar marokiarrak historia egin du, 693 bidasotarrek bukatu duten Behobia-Donostia lasterketan

Orotara 693 bidasotarrek zeharkatu zuten Donostiako helmuga aurtengoan. Horietatik 145 emakumezkoak izanik, haien artean azkarrena Ane Zabala irundarra izan da 1:16:58ko kronoarekin. Gizonezkoetan, aldiz, Irunen bizi den Chakib Lachgar irabazlaeaz gain, sailkapen orokorrean 19. postua egin duen Jose Antonio Gomez de Arriba izan da azkarrena 1:05:34ko markarekin.

Chakib Lachgar, Irunen bizi den marokiarrak jantzi du Behobia-Donostia erdi maratoiaren txapela. Bigarren aldia du, eta berriki Indian jokatutako munduko erdi maratoi txapelketa irabazi ondotik apurtu du herri lasterketa honen marka, kronoa ordubetetik jaitsiz, zehazki 59 minutu eta 56 segundutan. Algecirasetik kamioi baten azpian sartu, eta bere migrazio prozesua Valentzian hasi ondotik, paperak lortu ondotik gaur egun Irunen bizi da Lachgar.

Nesketan, aldiz, Laura Rodriguezek eraman du txapela, ordubete 14 minutu eta 22 segunduko markarekin, Bidasoa Atletiko Taldean ari den Sara Villasante donostiarrari sei segunduko aldea ateriaz.

693 bidasotar helmugan

Eskualdeko partehartzaileei dagokienez, 479 irundar, 146 hondarribitar eta 65 hendaiarrek parte hartu dute aurten. Biriatuar gutxi batzuk batuta, orotara, 693 bidasotar. Eta horietatik 145 emakume izan dira. Aurten marka guztiak apurtu baititu lasterketak parte-hartzaileen %29,2a emakumezkoa izan baita.

Bidasotarren artean gizonezkoetan irundarrik azkarrena, Jose Antonio Gomez de Arriba izan da 1:05:34ko marka handia eginez, eta sailkapen orokorrean 19. postuan amaituz. Hondarribitarren artean, Iñigo Fernandez de Barrena 1:12:06 (156. postua). Eta hendaiarren artean, aldiz, Jean-Pierre Etxeberria (1:20:02).

Nesketan, lehen irundarra Ane Zabala izan da helmugan 1:16:58 kronoarekin. Hondarribitar azkarrena, Edurne Barbeito izan (1:36:18) eta hendaiarren artean, aldiz, Samara Ruiz 1:37:08.

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika