Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
13 Mai, 2021
Bidasoa Atletiko Taldeek ligetako bigarren jardunaldian eskuratzen dituzten emaitzen arabera jakingo dute mailaz ez jeisteagatik edo mailaz igotzeagatik borrokatuko duten.
Emakumezkoak Zaragozara hirugarren postuaren bila.
Nahiz eta lehen jardunaldi ona egin, Bidasoa Atletiko Taldeko emakumezkoen taldeak laugarren postua erdietsi zuen Donostian (hirugarrenak baino bi puntu gutxiago batu zituen talde irundarrak). Sailkapenak sailkapen, ligako beste multzoetako hirugarren sailkatuekin alderatuta, Bidasoa Atletiko Taldeak puntuazio hobea eskuratu zuen. Zortea ere aldeko behar da eta, momentuz, lehen bi jardunaldietan, zorteak bizkar egin die; izan ere, ligako bigarren paratidetza lehena baino zailagoa aurreikusten da. Zaragozan lehiatuko dira eta aurrean izango dituzten arerioak Valencia, Scorpio 71 eta AA Catalunya izango dira.
Aurkarien maila ikusirik, Bidasoa Atletiko Taldearen helburua hirugarren postua erdiestea izango da. AA Catalunya eta talde bidasotarraren arteko lehia zuzenekoa izango da, Valencia eta Scorpio 71 taldeak beste maila altuago batean baitaude. Horretan guztian, bada beste erronka bat. Bidasoa Atletiko Taldeak ez du sekula AA Catanlunya taldea garaitu; beraz, asteburu honetako jardunaldian bi izango dira emakumezkoen taldeak izango dituen erronkak: hirugarren postua erdietsi eta historian lehen aldiz, puntuetan AA Catalunya gainditzea.
Gizonezkoak igoeraren bila.
Gizonezkoen jarduna oso bestelakoa izan zen. Monzonen lehen jardunadi bikaina gauzatu zuten eta 4x400 metroetako erreleboetan jardunaldia bigarren postuan bukatzea erdietsi zuten.
Asteburu honetan, etxean jokatuko dute, Donostian. Lehen jardunaldiaren antzera, jardunaldi berri honetan ere bigarren postua eskuratzea dute xede; oraingo honetan, berriz, arerioen maila altuagoa izango da. Capex, Elx eta Atletico San Sebastianen aurka lehiatuko da Bidasoa Atletiko Taldea. Capex aurkari indartsuen bezala, lehen postua eskuratuko duela aurreikus daiteke eta bigarren postua Elx eta, dena ondo bidean, Bidasoa Atletiko Taldearen arteko lehian erabakiko da.
Teresa Errandonea hegan.
Atzo bertan, Bidasoa Atletiko Taldeak berri ezin hobea ezagutu zuen. Hainbat lasterkari Tolosako pistan denboren kontrolak izan zituzten eta pista busti batean, Teresa Errandoneak denboraldiko denbora onena erdietsi zuen (13,29”). 100 metro hesidunetako Gipuzkoako marka ondu eta Espainiako inoizko zazpigarren denbora onena egin zuen.
Errandoneak Joko Olinpikoak begiz jota ditu eta prestaketan aurrera doan heinean, ametsa egi bihurtu daitekeenaren zantzuak atzeman daitezke.
Beñat Miquelarenak ere Gipuzkoako errekorra egin zuen 20 urtez azpiko 100 metroko lasterketan
Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den larunbatean...
Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait neska-mutiko Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren, emaitza onak lortuz
Zumarragan ospatu zen pasa den asteburuan...
Estatuko hiru minima lortu zituzten atleta gazteek, baita domina andana bat ere
Azpiko mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan...
Inge Garayalde alebina Gipuzkoako txapeldunorde izan zen eta Iker Anaut infantila hirugarren postuan sailkatu zen
Gipuzkoako eskolarteko...
Horrez gain, mutilen B taldea bostgarren sailkatu zen eta neskenak laugarren, bederatzigarren eta hamaseigarren, hurrenez hurren
Bidasoa Atletiko...
Bi taldeak ere maila mantentzeko lehian arituko dira ekainaren 11n, hirugarren eta azken jardunaldian
Bidasoa Atletiko neskek eta mutilek...