Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du
Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...
22 Abu, 2023
Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela
Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan ziren pasa den asteburuan Espainiako Maratoi Txapelketa jokatzen. Ortziraletik igandera jokatu zuten lehiaketa eta bertan, emaitzarik azpimarragarriena Malen Juaristik lortutakoa izan zen. Junior mailako palistak distantzia motzeko txapeldunordea izateaz gain, hirugarren izan zen distantzia luzeko txapelketan, Danimarkan ospatuko den Munduko Maratoi Txapelketan parte hartzeko txartela lortuz.
Ortziralean, abuztuaren 18an, distantzia motzeko Espainiako Maratoi Txapelketa ospatu zen Trasonan (Asturias). Bertan, Santiagotarrak taldeak hirugarren postua eskuratu zuen klubeko sailkapenean. Jardunaldi horretako izen nabarmenduak bi izan ziren. Alde batetik, junior mailako Malen Juaristi. Palista gazteak zilarrezko domina eskuratu zuen bertan. Bertzalde, taldeko entrenatzailea den Beñat Arsuagak emaitza bera lortu zuen 23 urtez azpiko kategorian. Biak ala biak urrezkoa eskuratzeko puntuan izan ziren, gainera.
Larunbatean eta igandean berriz, distantzia luzeko txapelketa egin zen eta bertan, nazioarteko azken plazan egon ziren jokoan, abuztu bukaeran ospatuko den Danimarkako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartelak hain zuzen ere. Juaristi igan zen podiumera berriz ere, hirugarren koskara, eta horren ondorioz, Munduko Txapelketara joanen da palista. Horren gain, postu bera eskuratu zuen Beñat Arsuagak ere bigarren jardunaldi honetan, nahiz eta berak ezin izan zuen bere plaza segurtatu, soilik garaipenak ahalbidetzen zuelako hori.
Garaipen hauez gain, Aimar Modenesek eta Alex Aranak ere bigarren postua eskuratu zuten junior mailako txapelketan, baina hauek ere Danimarkara joateko txartelik gabe geratu ziren. Azkenik, Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak kadete mailan lortutako urrezko domina ere azpimarragarria izan zen.
Txapelketa honen ondotik, palista gehienek atsedeneko tartea hartuko dute orain, aste batzuz, denboraldi berrirako prestaketak hasi aitzinetik.
Ur biziko saila Calasparran
Bertze sailetako kirolariak berriz, martxan segitzen dute. Kasu hori da ur biziko sailekoena, adibidez. Hauek Espainiako Gazte Promesen Txapelketan parte hartuko dute, abuztuaren 26an eta 27an, Calasparran (Murtzia).
Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du
Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...
Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela
Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan...
Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi...
Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren
Euskadiko Maratoi...
Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen
Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...