MERITUZKO HIRUGARREN POSTUA LIGAREN ATARIAN

Bidasoa XXI Emakumezkoen Waterpolo taldeak hirugarren postuan bukatu du EH Kopa; gizonezkoek, aldiz, zazpigarren postuan bukatu dute. Biek urtarrilean ligako txapelketak hasiko dituzte.

Bidasoa XXI Waterpolo taldeak 2020ko ikasturteari eman zion asteburuko neurketak jokatu zituztelarik. Emakumezkoetan, asteburu osoa igerlekuan eman zuten. Bi neurketa jokatu zituzten, larunbatean, Leioaren aurka eta igandean, Urbaten kontra. Zaila izaten da bi egunetan ehuneko ehuna ematea, fisikoki eta psikologikoki oso prestatuta izan behar da taldea. Gogoratu beharra dugu, lehiaketa ofiziala, ligari dagokiona, datorren hilabetean hasiko dutela; beraz, fisikoki ondo badaude ere, ez daude denboraldiko punturik onenean eta noski, nabaritu zen.

Ondo hasi zuten jardunaldia etxetik kanpo Leioa garaitzen (3-7). Hasieratik amaiera arte, Bidasoa XXI-ek neurketa dominatu zuen. Neurketako protagonista 15 urteko Iera Karrera atezaina izan zen. Amane Area Vazquezen antzera, jokalari handia izango den zantzuak utzi zituen Leioako igerilekuan.

Igandean, ordea, Urbaten aurka, Azken Portuko igerilekuan kale egin zuten. Jakinda lehen postua lortzea ezinezkoa zutela, oso neurketa desberdina jokatu zuten. Askartzak Urbat eta Bidasoa XXI garitu zituelarik, EH Kopako txapelduna bilakatu zen; beraz, Bidasoa XXI eta Urbaten arteko neurketa tramite hutsa izan zen. Hasieratik, irundarrek intentsitate falta izan zuten eta Urbat 0-3 aurretik jarri zen markagailuan. Asko kosta egiten zitzaion Bidasoa XXI taldeari gola egitea eta garesti ordaindu zuten; azkeneko laurdenean jokoa hobetu arren, Urbatek ondo kudeatu zuen markagailuan zuen aldea eta 6-9koarekin, talde irundarra EH Kopa hirugarren postuan bukatu dute.

Gizonezkoak, zazpigarren. 

Gizonezkoen taldeak neurketa bakarra jokatu zuen asteburuan eta azken bi norgehiagoketetan ihes egin zitzaien garaipena erdietsi zuten. Birritan gol batengatik eta azken segunduan kale egin ondoren, Bidasoa XXI Waterpolo taldeak maisuki 13-4 garaitu zuten Lautada talde arabarra. Eduardo Cortezen jokalariak joko-erritmo bortitzarekin irten ziren igerilekura eta lehen zatia berdinduta bukatu bazuen ere, bigarren zatian Lautadak baino gol gehiago egiteko kapazak izango zirela atzeman zitekeen. Hala izan zen, Bidasoak XXI txikitu zuen eta zazpigarren postuan bukatu zuen EH Kopa.

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

URBAT BETI DA ARERIO ZAILA

Play offetako postuetarako arerio zuzena den Eibarko Urbat taldearen aurka 5-5 berdindu zuen Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak.

 Urtez urte, Eibarko...

LEHEN JARDUNALDI OPAROA

2020ko azken hilabeteak EH Kopa jokatu eta gero, Bidasoa XXI Waterpoloren emakumezkoen taldeak Leioa 9-5 garaituta hasi du Euskal Liga.

Maiatzera arte...

MERITUZKO HIRUGARREN POSTUA LIGAREN ATARIAN

Bidasoa XXI Emakumezkoen Waterpolo taldeak hirugarren postuan bukatu du EH Kopa; gizonezkoek, aldiz, zazpigarren postuan bukatu dute. Biek urtarrilean ligako...

AMANE AREA VAZQUEZ ESPAINIAKO SELEKZIOAK HAUTATUTA

14 urte dituela eta infantil mailakoa izanik, Bidasoa XXI Waterpolo taldeko senior taldean jokatzen ari da.

Amane Area Vazquezen Bidasoa XXI Waterpolo...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika