OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU
Eskubaloia

OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU

Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, beraz, Bidasoak 2019-2020 denboraldia hirugarren postuan amaitu du

Ez da amestutako bidetik izan, ziur Bidasoa osatzen duten kirolari, entrenatzaile eta zuzendariek kirol alorrean lortu nahiko zutela, baina Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, Bidasoaren hirugarren postua berretsi zuten.

Bidasoak Eskubaloi Batzordea Espainiako Eskubaloi Federazioaren batzorde delegatuak denboraldia amaitzeko onartu duen proposamenarekin bat datorrela aitortu zuen; izan ere, “uste dugu desberdintasun gutxien sortzen duen neurri dela”, pentsatzen du klubak. Beti da bidegabekeria denboraldia horrela bukatzea, baina aukera guztien artean egokiena iruditu zaio talde irundarrari.

Bestalde, Bidasoako zuzendaritza taldea pozik agertu da erabaki horrek klubarentzat suposatzen duenarekin, denboraldi zail batean jokalariek eta teknikariek egindako lan handiari amaiera ematen baitio. “Ez zen Europako lehiaketetara itzultzeko amestutako modua, baina gure pozaren partaide egin nahi ditugu zaleak, gure erakundeak, gure babesleak eta proiektuaren laguntzaile guztiak, haien ezinbesteko laguntza eskertzen baitugu”, adierazi zuen klubak prentsari bidalitako komunikatuan.

Denboraldia bukatu bada ere, taldeak aste hauetan egin duen bezala lanean jarraituko du datozen hilabeteetan, bai bere etorkizunean, bai eskubaloiaren etorkizunean, hala eskatzen zaion foroetan. 

JOSE MANUEL SIERRA BIDASOAKO ATEZAIN BERRIA
Eskubaloia

JOSE MANUEL SIERRA BIDASOAKO ATEZAIN BERRIA

Jose Manuel Sierra atezainaren fitxaketak (Moguer, 1978ko maiatzaren 21a) eskarmentu handia handia eskeiniko dio Bidasoaren atepeari. Munduko eta Asobal Ligetako txapelduna da, baita Friantziako...

NICOLAS BONANNO, TANGO ARGENTINARRA BIDASOARENTZAT
Eskubaloia

NICOLAS BONANNO, TANGO ARGENTINARRA BIDASOARENTZAT

Bidasoak eta Nicolas Bonanno ezker hegalekoak (Marcos Paz, Buenos Aires, Argentina, 1991ko azaroaren 18a) aurreakordioa lortu dute datorren denboraldian Irunen jokatzeko. Aurre-akordio hori...

MIKEL ZABALA 2023ra  ARTE LOTU DU BIDASOAK
Eskubaloia

MIKEL ZABALA 2023ra ARTE LOTU DU BIDASOAK

Bidasoak eta Mikel Zabalak 2023ko ekainaren 30era arte luzatu dute elkarri lotzen dien akordioa.

Bidasoak ezker hegalekoa 2018ko udan fitxatu zuen Somos...

BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN
Eskubaloia

BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN

Bidasoa eta Sergio de la Salud akordio batetara iritsi dira urtebetez kontratua berritzeko. Bartzelonakoaren hirugarren denboraldia izango da Bidasoaren elastikoa...

RUDY SERIK BIDASOA UTZIKO DU
Eskubaloia

RUDY SERIK BIDASOA UTZIKO DU

 Sacyr Asobal Ligan jokatzeko eskaintzak zituen arren, Frantziako Lehen Mailara igo berri den Cesson taldean jokatuko du datorren...

OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU
Eskubaloia

OFIZIALKI, DATORREN DENBORALDIAN BIDASOAK EUROPAN JOKATUKO DU

Espainiako Federazioaren Batzorde delegatuak atzo onartu zuen denboraldia lehen itzuliko sailkapenarekin bukatzea, beraz, Bidasoak 2019-2020 denboraldia hirugarren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika