OLATZ ZABALA ETA ARITZ GARIN SAN MARTZIAL IGOERAREN GARAILEAK

Ekainaren 24an ospatu zen lasterketa honen 45. edizioa

Irungo besten barrenean ohikoa den San Martzial Igoera ospatu zen pasa den ekainaren 24an. Aurtengoa 45. edizioa zen eta Olatz Zabala eta Aritz Garin izan ziren lasterketaren garaileak.

147 korrikalarik hartu zuten irteera pasa den larunbatean. Giro eguzkitsuarekin ia 2009ko errekorra lortu zuen lasterketak, hori lortzetik 4 izen-ematera gelditu baitziren. Emakumeen podiumean Olatz Zabala igan zen lehen koskara, 16:53ko denborarekin. Sandra Piera izan zne bigarren (17:48) eta Carmen Klinger hirugarren (20:15). Gizonezkoen artean, Aritz Garinek lortu zuen garaipena, 13:41 minutuetan osatuta ibilbidea. Beñat Bengoetxeak lagundu zion podiumean (13:49), baita Jose Antonio Gomez de Arribak ere (14:04).

Hemen duzue sailkapen guztia: https://drive.google.com/file/d/1zH2GqzbgbNgaO8_ZygdWO2lULFGZZ2VJ/view

NAIA LLORENTE HONDARRIBIARRA ESPAINIAKO TXAPELDUNA

16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Llorentek garaipena

Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan La Nucian. Bertan izan ziren...

TERESA ERRANDONEA SEIGARREN EUROPAKO TXAPELKETAN

Espainiako selekzioarekin aritu zen irundarra eta B seriea irabazi zuen 100 metroko hesi-lasterketan

Teresa Errandonea selekzioen arteko Europako...

OLATZ ZABALA ETA ARITZ GARIN SAN MARTZIAL IGOERAREN GARAILEAK

Ekainaren 24an ospatu zen lasterketa honen 45. edizioa

Irungo besten barrenean ohikoa den San Martzial Igoera ospatu zen pasa den ekainaren 24an....

ZORTZI DOMINA EKARRI ZITUZTEN ETXERA BAT-EKOEK EUSKADIKO TXAPELKETA ABSOLUTUTIK

Emaitza hauek positiboak izan dira asteburu honetan ospatu den 16 urtez azpiko eta master mailetako Espainiako txapelketei begira

Euskadiko...

BAT-EKO EMAKUMEEK ETA GIZONEK OHOREZKO ETA LEHEN MAILA GALDU DUTE

Berdintasuna nagusi izan den 2023ko Ligan emakumeek ezin izan dute Ohorezko Maila mantendu eta gizonezkoek ere Bigarren Mailara jeitsi dira

Bidasoa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika