ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA
Eskubaloia

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA

C.D. Bidasoa Irunek garaipen landua bezain garrantzitsua eskuratu du Viveros Herol BM Navaren aurka (25-31).

Eskubaloia eta kirola zer den. Duela egun batzuk C.D. Bidasoa Irunek eginiko bigarren zatiaren hastapenak garaipenetik at utzi zuen; gaurkoan, aldiz, garaipena eman dio. Horrek, norgehiagokan zehar gauzatutako defentsak eta bigarren gaztetasuna bizitzen ari den Jose Manuel Sierra atezainaren lanak.

Ostiral honetan, ia atsedenik gabe, garaipen handia eta landua erdeitsi du C.D. Bidasoa Irunek. Sasoi honetako ezusteko taldearen zelai beroan lehiatu dira, Viveros Herol BM Navaren aurka, Guerreros Naveros kiroldegian. Nahiz eta amaieran aldeko emaitza lortu, talde irundarraren hasiera ez da ona izan. lehen minutuak kenduta, atzetik joan dira markagailuan. Behin tartea hiru goletara igo denean, Jacobo Cuétara entrenatzaileak hutsartea eskatu eta Irungo taldeak 0-2 partzialarekin erantzun du. Momentu txarrak pasata (16. minutuan, 9-6), Bidasoa Irunek berdinketa ezartzeko aukeraren bat ere izan du, nahiz eta atsedenaldira 13-11 iritsi.

Bigarren zatian oso bestelako aldartearekin atera da C.D. Bidasoa Irun kantxara. Sendoago defentsan, Jose Manuel Sierra erraldoi batekin atepean eta erasoko joko zehatz eta arinarekin. Hasi eta berehala eman dio buelta markagailuari; ezinean, etxekoek hutsartea eskatu dute bigarren zatiko zazpigarren minutuan (14-16), baina neurketak norabide argia zuen. Minutuak aurrera joan, bidasotarrek euren nagusitasuna ezbairik gabe baieztatu eta bi puntu oso garrantzitsu lortu dituzte kantxa zailean (25-31). Jacobo Cuetararen taldea akatsetatik ikasten duen taldea da.

Bidasotarren hurrengo neurketa EHF European Leaguekoa Artalekun asteartean izango da Pfadi Winterthurren aurka (20:45ean). Ligako hurrengoa, datorren larunbatean etxetik kanpo, Ángel Ximénez Puente Genilen aurka (13:30ean).

Fitxa teknikoa

25 - Viveros Herol BM. Nava (13+12): Patotski, Vujovic (1), Moyano (4), D’Antino (5, 2 p.), Pérez Arce (3), Carró (1), Prokop (5, 1 p.); Pleh, Djukic (3), Villagrán, Tsanaxidis (2), Mota, Marugán, Rosales, Smetanka, Herranz (1).

31 - Bidasoa Irun (11+20): Sierra, Cavero (3, 3 p.), Zabala (1), Odriozola (3), Salinas (5), Renaud-David (2), Tesoriere; Ledo, Ugarte (6), Furundarena, Mujika, Azkue (5), Francisco da Silva (1), García (2), Rodríguez (1), Fernández (2, 1 p.). 

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN

AZKEN ORDUKOA:

Bidasoa taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi berri du gaur talde guztiari egindako koronabirus diagnosi froga...

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN

35-27 markagailuarekin amaitu zen Batcho BM Torrelavega taldearen aurka jokatu zuen neurketa

Larunbat honetan...

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN

Oraingo honetan, Sacyr Asobal Ligako partidua izango da Batcho BM Torrelavegaren aurka

Astearteko porrota eta gero,...

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO
Eskubaloia

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO

EHF-ko hirugarren jardunaldia 24-26ko markagailuarekin amaitu zen Toulouseren alde

Artalekuk EHF Ligako hirugarren...

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS
Eskubaloia

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS

Palau d´Esportsen aritu ziren irundarrak, 1.100 zaleen aurrean

Larunbat eguerdian neurtu zen Bidasoa...

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN

Bihar 12etan izango dute irundarrek neurketa Fraikin Balonmano Granollers-en aurka

Asteazkeneko garaipena eta gero,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika