REAL UNION MATAPIÑONERAN GARAILE
Futbola

REAL UNION MATAPIÑONERAN GARAILE

Irundarrek U.D. Sanse taldearen kontra 0-2 irabazi zuten igandean Jose Luis de la Hoz-Matapiñonera zelaian

Real Union hiru puntuen bila abiatu zen larunbat eguerdian Madrilera, U.D. Sanse taldearen kontra zuen hitzordura. Neurketa zaila izango zela aurreikusi zuen ostiralean Aitor Zulaika entrenatzaileak, izan ere, etxeko taldeak ez zuen oraindik porrotarik jaso beraien zelaian. Hala ere, hori ez zen izan oztopo irundarrentzat, eta 0-2 irabazi zuten madrildarren aurka, Jose Luis de la Hoz-Matapiñonera berdegunean garaipena lortzen duen lehen kanpoko taldean bilakatuz.

Jardunaldia ondo hasi zuen Real Unionek, Zulaikak esan zuen moduan, “denboraldi honetako lehen zatirik onena egin dugu”. 42. minutuan sartu zuten irundarrek lehendabiziko gola, Chema Nuñezek gidatu eta Praderak errematatutako jokaldiaren ondoren. Hala ere, kosta egin zitzaien arbitroak hori onartzea, bertako jokalarien iritziz kanpora joandako baloia baitzen.

Atsedenaldia 0-1eko markagailuarekin hasi zuen Zulaikaren taldeak. Nahiz eta etxekoen aurretik kokatu, lanean jarraitu behar zutela argi zuten denek eta entrenatzaileak gero aitortu zuen moduan, “ez nuen partidu bukaerara ailegatu nahi bi zati aski desberdinak egin genituela pentsatuz”.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, Ruedak Seguin arearen eskinara bota zuen eta epaileak txartel gorriarekin jokalaria kanporatzea erabaki zuen. Horrela, etxeko taldeak jardunaldia jokalari bat gutxiagorekin jarraitu behar izan zuen. Honek “taldeak zalantzak edukitzea” egin zuela onartu zuen Zulaikak eta “azken 30 minutuak asko sufritu” zutela. Hala ere, azken minutuetan berriz ere indarberritu ziren irundarrak eta azken minutuan beste gol bat sartzea lortu zuten, Oyarzunek botatako korner bat Temenuzhkovek buruz errematatu baitzuen.

Irundarrak zelaira atera aurretik, Aitor Zulaikak goiburu bezala hauxe esan ziela aitortu zuen: “Real Union, behingoz, Madrilen eguerdiko 12etan irabaztetik gertuago egon behar da”. Honek jokalariengan efektua izan zuen eta taldea hiru puntu irabazita eta bederatzigarren postua lortuta itzuli zen etxera, aurreko astean Stadium Galen jasotako porrota konponduz. 

PALENCIA CRISTOK 2-0 IRABAZI ZION REAL UNIONI
Futbola

PALENCIA CRISTOK 2-0 IRABAZI ZION REAL UNIONI

Atzo Real Unionek Errege Kopako kanporaketa galdu zuen Palenciaren aurka, Nueva Balastera zelaian

Nueva...

REAL UNIONEK BIHAR JOKATUKO DU ERREGE KOPAKO KANPORAKETA
Futbola

REAL UNIONEK BIHAR JOKATUKO DU ERREGE KOPAKO KANPORAKETA

Palencia Cristo Atletico taldearen aurka arituko da abenduaren 2an, arratsaldeko 20etan hasita, Nueva Balastera zelaian

REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA

Irundarrek 2-0 irabazi zioten Zamorako taldeari, beste hiru puntu gehituz sailkapenean

Arratsaldeko 19etan hasi zen...

REAL UNION BIHAR ARITUKO DA STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNION BIHAR ARITUKO DA STADIUM GALEN

Zamora taldearen aurka jokatuko du hamalaugarren jardunaldia, arratsaldeko 19etan hasita

Aurreko partiduetan...

REAL UNIONEK 0-2 IRABAZI ZION SD LOGROÑES TALDEARI
Futbola

REAL UNIONEK 0-2 IRABAZI ZION SD LOGROÑES TALDEARI

Garaipen honekin irundarrek hiru puntu irabazi zituzten sailkapenean

Atzo igandean, arratsaldeko 17etan...

REAL UNION LAS GAUNASEN ARITUKO DA IGANDEAN
Futbola

REAL UNION LAS GAUNASEN ARITUKO DA IGANDEAN

SD Logroñes izanen dute arerio irundarrek denboraldiko hamahirugarren jardunaldi honetan

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika