REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK IRABAZI ZITUEN ALTAMIRAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK IRABAZI ZITUEN ALTAMIRAN

Mikel Rodriguezek sartutako golak garaipena eman zion talde irundarrari Ordiziaren kontra

Ordizia KE: Arizmendi; Haritz Galparsoro, Ander Galparsoro (Calvillo, 62. min.), Revilla, Garmendia; Altuna, Vega (Agüero, 62. min.), Erauskin (Goicoechea, 80. min.), Mendizabal (Aranburu, 62. min.), Orrigain; Armendariz (Lacalle, 80. min.).

Real Unión Roca: Odei Rodríguez; Arteaga, Cabo, Gordo, Dolado (Poirier, 66. min.); Corvo (Elizetxea, 89. min.), Del Puerto (Burón, 78. min.), Sánchez (Mikel Rodríguez, 66. min.), Martínez-Barranco; Palenzuela, Ortiz (Sainte-Rose, 89. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Mikel Rodríguez (68. min.).

Epailea: David Merino Gómez. Txartel horia atera die Ander Galparsorori (54. min.) eta Agüerori (88. min.) Ordizia KE taldean eta Sánchezi (35. min.) eta Gordori (58. min.) Real Unión Roca taldean. Haritz Galparsoro kanporatu du bi txartel hori ikusi ondoren (21. min. eta 83. min.) Ordizia KE taldean.

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional mailako 1. Multzoko ligako 13. jardunaldia. Altamira. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak Ordizia garaitu zuen pasa den asteburuan, Altamira zelaian. Bigarren zatiko 68. minutuan sartu zuen talde irundarrak gola, eta horrekin hiru puntuak ere poltsikoratu zituen, sailkapeneko goiko aldera begiratzen segitzeko.

Lehen zatiko 45 minutuak golik sartu gabe bukatu zituzten bi taldeek. Bigarren zatian berriz, 68. minutuan zehazki, Rodrik gola sartu eta 0-1ekoa jarri zuen Real Union Rocaren alde. Hortik aitzinera, bisitariak emaitza bere alde mantentzen jakin zuen eta garaipena lortuta, hiru puntu gehiago batu zituen sailkapenera.

Carlos Garcairen taldea zortzigarren postuan kokatu da orain, 17 punturekin guztira. Heldu den asteburuan Galeko anexoan ariko da berriz ere talde irundarra, bere gainetik dagoen taldearen kontra, Tolosaren kontra. Aurkariak Beti Gaztek garaitu zuen Zubietan pasa den asteburuan, 2-1eko markagailuarekin, eta 20 punturekin zazpigarren postuan kokatu da orain. 

REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK BATU ETXEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK EZIN IZAN ZUEN PUNTURIK BATU ETXEAN

Deusto FC taldearen kontra 0-3 galdu zuen Galeko anexoan

Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Cabo, Gordo (Pinillos, 68. min.),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN SABADELL GARAITU
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZUEN SABADELL GARAITU

Kataluniarrek partiduaren bukaera aldera asmatu zuten aurkariaren atean eta horrela, punturik batu gabe bueltatu ziren irundarrak etxera

Real...

IÑIGO IDIAKEZ: “IDEIAK GARBI DITUGU, PLAN BAT DUGU ETA ONGI ATERATZEA ESPERO DUT”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “IDEIAK GARBI DITUGU, PLAN BAT DUGU ETA ONGI ATERATZEA ESPERO DUT”

Real Unionek Sabadell bisitatuko du bihar, otsailaren 24an, 16:00etan

Real Unionek bihar jokatuko du asteburuko jardunaldia, larunbatean (otsailaren...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTU EKARRI ZITUEN BERGARATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTU EKARRI ZITUEN BERGARATIK

Ortizek bigarren zatian sartutako golari esker, sailkapenera bertze hiru puntu batu zituzten txuribeltzek

Bergara KE: Barriobero; Molina...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika