REAL UNIONEK ASTON VILLAREKIN SINATU DU LANKIDETZA HITZARMENA
Futbola

REAL UNIONEK ASTON VILLAREKIN SINATU DU LANKIDETZA HITZARMENA

V Sport sare globalarekin bat egin du klub txuribeltzak, bere jokalari gazteen garapena hobetzeko asmoz

Real Unionek Aston Villarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu duela iragarri du, pasa den astean Realarekin zuen kontratua bertan behera utzi ondotik. Igor Emery klub txuribeltzeko presidenteak iragarria zuen dagoeneko Ingalaterrako taldetik hurbil zeudela, baina oraindik harremana formalizatu gabea zegoela.

Atzo sinatu zuten Real Union eta Aston Villaren arteko lankidetza hitzarmen berria. Bertan izan ziren Unai Emery (Aston Villa taldeko entrenatzailea), Nassef Sawiris (Aston Villako presidentea eta jabeetako bat) eta Igor Emery (Real Uniongo presidentea). Horrela, klub txuribeltza V Sport sare globalaren parte bihurtu da, Vissel Kobe (Japonia), ZED FC (Egipto) eta Vitória Sport Clube (Portugal) taldeekin batera.

Hitzarmen berri honen helburu nagusia, kluba haztea izanen da, hau nazioarte mailan kokatuz eta bertako gazteen garapena hobetuz. Hazkuntza honek metodologian izanen du eragina batez ere. Klubetik aipatu dutenez, “bi kluben arteko akordio historiko honek metodologia teknikoa eta entrenamendukoa ere garatuko ditu. Aldi berean, errendimendu-, begiratze- eta atzemate-arloetan, datuen analisian eta plantillen kudeaketan lagunduko du”. Horrela, sare horretan dauden taldeen arteko truke kooperatiboa ere egonen dela adierazi dute, ideien, tekniken eta jardunbide egokien inguruan hain zuzen.

(Argazkia: Estudio Gover)

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika